Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1232

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 10ekoa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, merkataritza-ekipamenduak modernizatzeko Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko aginduan ezarritako laguntza-programako laguntzei dagokienez, 2011ko ekitaldian, onuradun izan direnen zerrenda argitara ematen da (2011ko ekainaren 15eko aginduak aldatu egin zuen agindu hori).

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenen berri eman ondoren, Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduaren 12. artikuluaren 2. puntuan xedatutakoarekin bat, Merkataritzako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.- Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduan eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2011ko ekainaren 29ko Ebazpenean aurreikusitako laguntzei dagokienez, 2011ko ekitaldian, onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea. Onuradunak honekin batera doan zerrendan daude jasota eta Merkataritzako zuzendariaren ebazpenen bidez egin zitzaien jakianarazpena. Agindu horretan garatu zen merkataritza-ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programa, eta deialdia aipatu ebazpenaren bidez egin zen.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 10a.

Merkataritzako zuzendaria,

MIREN MAITE VALMASEDA MOCOROA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala