Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1234

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 13koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, berrikuntza eta bikaintasuna sustatzera zuzenduta dagoen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren 2010eko irailaren 10eko Aginduak ezartzen duenaren arabera, 2010eko ekitaldian onuradunak izan diren entitateen zerrenda jakinarazten da jendaurrean.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei azken dirulaguntzei buruzko ebazpenen berri eman ondoren, Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2010eko irailaren 10eko Aginduaren 12. artikuluaren 2. puntuan xedatutakoarekin bat, Merkataritza zuzendariak honako hau:

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Sailburuaren 2010eko irailaren 10eko Aginduan eta Merkataritza eta Turismo sailburuordearen 2010eko irailaren 13ko Ebazpenean Merkataritzan berrikuntza eta bikaintasuna sustatzeko aurreikusitako laguntzei dagokienez, 2010eko ekitaldian onuradun izan diren entitateen zerrenda argitaratzea. Aipatutako diru laguntzak Merkataritzako zuzendariaren ebazpenaren bidez jakinarazi zitzaizkien eranskinean datozen onuradunei.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 13a.

Merkataritzako zuzendaria,

MIREN MAITE VALMASEDA MOCOROA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala