Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1235

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 7koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bitartez, Euskal Turismo Sariak emateko 2012ko ekitaldiko deialdia iragartzen da, Euskal Turismo Sariak arautzen dituen 2011ko martxoaren 16ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduak Euskal Turismo Sariak arautzen ditu.

Agindu horren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da horretan finkatutako sarietarako 2012ko ekitaldiko deialdia egitea eta horretarako behar diren arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Ebazpen honen xedea da Euskal Turismo sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduan aurreikusitako sarien 2012ko deialdia egitea.

2. artikulua.- Betekizunak.

Aurkeztutako hautagaitzek Industria, Berrikuntza. Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduan aurreikusitako sarietarako sarbidea izateko, nahitaezkoa izango da bertan adierazitako betebeharrak betetzen direla egiaztatzea.

3. artikulua.- Eskabideak eta epea.

1.- Hautagaitzak eta agindu arautzailean ezarritako gainerako dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Turismo Zuzendaritzara bideratu beharko dira, eta Lurralde Historiko bakoitzeko Lurralde Ordezkaritzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako tokietan aurkeztu.

2.- Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 7a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.


Azterketa dokumentala