Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1237

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 20koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren esparruan 2011n emandako diru-laguntzak argitara emateko dena.

Urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei ematekoak diren diru-laguntzak ezartzen ditu.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko uztailaren 20ko Aginduaren bidez, urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretu horretan araututako laguntzen deialdia egin zen 2011. urterako.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategina onetsi zuen), eta, ebazpenak banan-banan jakinarazi behar badira ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira agindu horren babespean emandako diru-laguntzen kopuru osoa eta onuradunen zerrenda.

Hori guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren esparruan 2011n emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea. Honekin batera ebazpenaren eranskina doa.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 20a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala