Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
1238

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2011ko abenduaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sortu, garatu eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2011ko maiatzaren 25eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen erabakiaren berri ematen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2011ko abenduaren 19ko ebazpenean, ikus-entzunezkoen arloan sortu, garatu eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2011ko maiatzaren 25eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen erabakiaren berri ematen duenean. Horrenbestez, hutsok zuzentzen dira.

I. eranskinean, 2012/634 (7/3) orrialdean, F atal berri bat gehitzen da, telebistarako diren film luzeei dagokien modalitatean emandako diru-laguntza zerrendarekin.

II eranskinean, 2012/634 (7/6) orrialdean, F atal berri bat gehitzen da, telebistarako diren film luzeei dagokien modalitatean ezeztatutako eskaera zerrendarekin.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala