Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
1239

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 20koa, Lan Aktibaziorako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, laneratze-enpresak sortzeko eta sostengatzeko ematen diren diru-laguntzak arautzen dituen Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzak 2011 urtean zehar jaso dituzten erakunde onuradunen zerrendari publizitatea ematen zaio.

Publizitate-printzipioa betetzearren, betiere diru-laguntza emateko ebazpenak esanbidez eta banan-banan jakinaraztea alde batera utzi gabe, maiatzaren 4ko Aginduaren 21.5 artikuluan honako hau xedatzen da: aipatutako xedapenaren babespean emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jasotako zenbatekoak eta emandako diru-laguntza aldatu zaien erakundeak adierazita.

Helburu horretarako,

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2011 urtean zehar laneratze-enpresak sortzeko eta sostengatzeko laguntzak arautzen dituen 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babespean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda. Halaber, dagokion espediente-zenbakia, erakunde onuraduna eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuko dira, ebazpen honen eranskinean adierazten den moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JAVIER RAMOS SALAZAR.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala