Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1241

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 1368/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Olga Ahedo Peña andreak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen honek, honako hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko 1368/2011 jabari-espedientearen prozedura bideratu dela, Jose Luis Gomez Rodriguezek eskatuta, honako finka honen etendako segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea:

Bosgarren pisua (ganbara), etxetik ateratata ezkerrean dena (Pormetxeta kalea 15, Barakaldo); katastro-zenbakia finkoa: U0014926V.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie -nortzuk diren ez dakigu-eta- ediktu hau argitaratu eta ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Zitazioa egiten zaie interesdunei, non dauden ez dakigu-eta, lehen aipatutako epean espedientean ager daitezen, beren eskubideen alde egiteko.

Barakaldo (Bizkaia), 2011ko abenduaren 23a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala