Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1242

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 430/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Irungo (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 430/10 prozedura arrunta bideratu da (betebeharrak), Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, Michael Bino jaunaren aurka. Prozedura horretan, epaia eman da; hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

1/12 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), 2012ko urtarrilaren hamarra.

Nik, Isabel María Viera Limak, Irungo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesaleko Ordezko Epaileak, ikusi ditut judizio arrunteko autoak, epaitegi honetan bideratu direnak 430/10 zenbakiarekin. Auto horiek Margarita Alcain Goicoechea Prokuradoreak sustatu ditu, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez, auzi-ihesean den Michael Bino jaunaren aurka. Judizio horretan, ebazpena eman da, ondokoetan oinarriturik:

EPAITZA

Guztiz baiesten dut Margarita Alcain Goicoechea Prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Ondorioz, Michael Bino demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 6.432,84 euro; % 17,25eko tasan itundutako interesak, hain zuzen ere kreditu-kontua eta mailegu-kontua –zeinen zorpeko saldoa erreklamatzen baita– itxi eta hurrengo egunetik zorra erabat ordaindu arte sortutakoak; eta prozedura honetan sortutako gastuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1871 0000 04 0430 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizen aldetik, horren guztiaren fede ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hamarrean.

Eta Michael Bino demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala