Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
1243

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 2/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 2/11, behin-behineko neurriak.

Demandatzailea: Nadine Claire Djeuha.

Abokatua: Maria Victoria Ferro Mugica.

Prokuradorea: Guerrero.

Demandatua: Jules Denis Nguepnang Kouonang.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan autoa eman da 2012ko urtarrilaren 20an; hau da xedapen-zatia:

XEDAPENAK

1.- Nadine Claire Djeuha eta Jules Denis Nguepnang Kouonangen ezkontideak bereiztuta bizi daitezke, ezkontzako elkarbizitza bertan behera utziz.

2.- Ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak errebokaturik geratzen dira, eta, hartarako hitzarmenik ez badago, etxe-ahalaz baliatuaz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera bertan behera uzten da.

3.- XXXXXXX eta XXXXXXX adingabeko alabekiko guraso-ahala guraso biek partekatuko dute, eta zaintza eta babespena ama Nadine Claire Djeuhari esleituko zaizkio.

4.- Adingabeko bi alaben aldeko mantenu-pentsio bat finkatzen da, zein hileko 300 eurokoa izango baita alaba bakoitzarentzat. Zenbateko hori urtarrilaren lehenengo egunean eguneratuko da automatikoki, EINk edo horren ordezko beste erakunde batek argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera.

XXXXXXX eta XXXXXXX adin nagusikoak eta diru aldetik beregainak izan arte ordainduko da elikadura-prestazioa.

5.- Adingabeko bi alabek sortutako aparteko gastuak guraso biek erdibana ordainduko dituzte.

Kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Jules Denis Nguepnang Kouonang demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen hau irmoa da eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZL, 771.4 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, Epaitegi honetako Bulego Judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko urtarrilaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala