Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1244

EDIKTUA, 35/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Elena Fernandez Uriyak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 35/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

130/11 EPAIA

Irungo eta bere barrutiko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko Epaile Titular den Julián García Marcosek, Espainiako Konstituzioak esleitzen dion ahalmenaz baliatuz eta Erregeren izenean hartutako epaia.

Irunen, 2011ko abuztuaren 5ean, ustezko irain-falta baten gaineko 35/11 falta-judizio azkarra entzun eta ikusi da. Hona hemen alderdiak: Francisco Javier Garcia Ochoa Llanos jauna, auzi-jartzailea; eta Javier Soto Pajares jauna, salatua.

Prozedura horretan ebazpena eman da, honako hauetan oinarriturik:

EPAITZA

Francisco Javier Garcia Ochoa Llanos jaunari egindako irain-falta baten egile denez, honako honetara kondenatzen dut Emilio Javier Soto Pajares jauna: hogei egunez isun bat ordaintzera –eguneko 3 euro–, eta bai sortutako kostuak ere.

Epai honen aurka, Epaitegi honetan eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren izenean, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, idazki arrazoituaren bidez, bost eguneko epean, jakinarazpen-egunaren biharamunetik aurrera.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jasota gera dadin, eta, gaur egun helbide ezagunik ez duen Emilio Javier Soto Pajares jaunari epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut idazki hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala