Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1245

EDIKTUA, 6/12 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Ana Garmendia Gutierrezek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak.

Fede eta lekukotza ematen dut:

6/12 falta-judizioan epaia eman da, zeinen idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

«10/12 EPAIA

Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren bosta.

Nik, M.ª Aranzazu Aguinaga Mendizabalek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko epaileak ikusi ditut 6/12 berehalako falta-judizioaren autoak. Hona hemen alderdiak: salatzailea: Teodosio Cubilla, Irungo Aureliano López de Becerra kaleko 5eko jabekide-erkidegoko lehendakaria, bere izenean jardun duena; salatua: Mohamed Khalil Ben Amor jauna, azaldu ez dena, legezko eran zitazioa bidali zaion arren. Ministerio Fiskalak akusazio publiko moduan jardun du eta Cristina Serrera jauna haren ordezkaria izan ari judizioan. Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:

EPAITZA

Mohamed Khalil Ben Amor salatua kondenatzen dut, lehen aipatutako kalte-falta egin duelakoan, hamabost eguneko isun-zigorra (eguneko 6 euro, beraz guztira, 90 euro) betetzera. Zigorra betetzen ez badu, Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du. Egun bateko askatasun-gabetzea jasoko du ordaindu gabe uzten diren eguneko bi kuotarengatik, eta prozesuaren kostuak ordaindu beharko ditu, halakorik badago.

Erantzukizun zibilaren bidez, Mohamed Khalil Ben Amor salatuak 90,15 euro ordaindu beharko dizkio Irungo Aureliano López de Becerra kaleko 5eko jabekide-erkidegoko lehendakariari, sortutako kalteek kostu hori baitute.»

Jasota gera dadin, eta, gaur egun helbide ezagunik ez duen Mohamed Khalil Ben Amor-ri epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut idazki hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita lauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala