53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 3 orri.)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUA
1249
IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren komunikazio-kanpainarako publizitate-guneak antolatzeko eta erosteko zerbitzua kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-02/2012).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu zentralak, Jose Atxotegi 1, 01009 Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.
c) Espedientearen zenbakia: LAN/A-02/2012.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 2012ko ekainaren 1etik edo kontratua formalizatzen denetik (ekainaren 1a baino geroago formalizatzen bada) 2012ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: kontratazio-baldintzak: 80 puntu; antolakuntza, biderapena eta erosketa: 4 puntu. Guztira: 84 puntu.
– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk: antolakuntza-metodoa eta eskainitako zerbitzuak: 5 puntu; helburuetara doitutako egokitzapena: 3 puntu; kosturik gabeko hobekuntza gehigarriak: 8 puntu. Guztira: 16 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: hirurehun eta hogei mila (320.000) euro + berrogeita hamazazpi mila eta seiehun (57.600) euro, BEZarenak. Guztira: hirurehun eta hirurogeita hamazazpi mila eta seiehun (377.600) euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi, 1, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz-01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.net.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko apirilaren 12a.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: bai.
T taldea, 1 azpitaldea eta C kategoria.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi pleguak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko apirilaren 12a, 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi, 1, 2. solairua.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz - 01009.
d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Badaia Sala).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2012ko apirilaren 19a.
5) Ordua: 10:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Badaia Sala).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2012ko apirilaren 26a.
5) Ordua: 10:00ak.
10.– Bestelako argibideak: klausula-agirietan nahiz baldintza teknikoen agirietan ageri direnak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2012ko otsailaren 27a.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren Internet-helbidea, deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orrialdea: www.lanbide.net.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 27a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JAVIER RAMOS SALAZAR.