Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
1250

IRAGARKIA, Debako portuko zerbitzu-eraikina handitzeko Debako Udalak aurkeztu duen eskaera jendaurrean jartzeko dena.

Debako Udalaren aldetik Debako portuko zerbitzu-eraikina handitu ahal izatea eskatu da, gero administrazio-emakidaren bidez okupatu eta Debako Arraun Taldeak kirolerako erabiltzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek administrazio-espediente hori aztertu ahal izan dezaten, eta, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 20 egun naturaleko epean, beren eskubideen arabera bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu. Espedientea aztertu eta alegazioak aurkezteko helbideak: Portu eta Aireportuen Zuzendaritza (Donostia kalea, 1 - Lakua 1-7. solairua, Vitoria-Gasteiz) edo Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzua (Kaiko pasealekua, 23-2. solairua, Donostia-San Sebastián).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 23a.

Portu eta Aireportuen zuzendaria,

FÉLIX JOAQUÍN ASENSIO ROBLES.


Azterketa dokumentala