Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUA
1252

IRAGARKIA, lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenen jakinarazpenari buruzkoa.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak xedatutakoa betetzen duten eranskineko diru-laguntza eskariak Tas/1622/2007 (BOE 2007-06-7) Aginduaren babespean Lanbide-EEZ-ko zuzendari nagusiak ezeztatu egin ditu, eta horien ebazpenak posta zerbitzuaren bidez ezin izan direnez jakinarazi, honako iragarki honen bidez eta honako ohartarazpen hauekin jakinaraziko dira:

1.– Administrazio-bidea agortzen duten ebazpen hauen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dezake Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, jakinarazpena argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

2.– Pertsona interesdunak aipaturiko ebazpenaren testu osoa eskura du Lanbide-EEZaren Zerbitzu Zentraletan, Vitoria-Gasteizko Jose Antxotegi kaleko 1. zenbakian (01009).

Eta horrela ager dadin, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, honako iragarki hau egin dut.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JAVIER RAMOS SALAZAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

(1) Ez du diru-laguntza jasotzeko debekurik ez izatearen frogagiria aurkeztu, ezta diru-laguntzak itzultzeko betebeharrari buruzkorik ere, ardurapeko aitorpen egokiaren bidez (10.2.c eta 10.2.d artikuluak).

(2) Ez du frogatzen egunean dituela zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzari dagozkionak, adibidez, diru-laguntza itzuli beharraren bidezkotasun-ebazpenean zordun ez izatea, ardurapeko aitorpenaren bidez frogatu behar dena (11.3 artikulua erlazionatua 10.2.b) artikuluarekin eta 10. 2.c) artikulurekin).

(3) Jarduera bat egitea eta Gizarte Segurantzan edo baliokide batean alta izatea hiru urtetan zehar (4. artikulua).

(4) Laguntza-emate honen baldintza da onuradunak inbertsio bat egitea jarduera garatzeko behar dituen higiezinetan. 5.000 euro baino gehiagokoa izan behar du, BEZa edo zeharkako zerga baliokideak kontutan hartu gabe, errekuperatzeko edo konpentsatzeko direnean behintzat (9.1.b artikulua).

(5) Diru-laguntzaren ordainketa egindako inbertsioen akreditazioak baldintzatuko du, eta horretarako fakturak –benetan ordainduak edo kontabilitate-agiri frogagarria duten beste dokumentu baliokide batzuk–, kontratuak edo benetan egindako gastuak akreditatzen dituen beste dokumenturen bat aurkeztu behar dira (11.2.b artikulua).

(6) Jarduera hasteko data aurretik langabetua ez izatea. Agindu honen ondorioetarako, langile langabetutzat hartuko dira enplegu-eskatzaile ez-okupatuak eta Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratuta daudenak (8.1.b artikulua).


Azterketa dokumentala