Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1253

IRAGARKIA, 482/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarrenei jakinarazten zaie LAB sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (482/11 prozedura laburtua), Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 18ko Ebazpenaren aurka; ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Eskualdeko zuzendari gerentearen abuztuaren 25eko 99/2011 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gorako errekurtsoa. 2011ko abuztuaren 25eko Ebazpenaren bidez, pediatrian eta familia-medikuntzan hutsik dauden zenbait postu funtzional etengabeko barne-mugikortasuneko sistemaren bidez betetzeko deialdia egin zen.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 17a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala