Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
1254

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena; Bizkaiko lurraldeko toki-erakundeen alorrean, alkantzeagatik bideratu den A174/11 itzulketa-prozeduraren ondoriozkoa.

Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioko kontseilari andreak 2012ko urtarrilaren 30ean emandako Probidentziaz erabakitakoa betetzeko, ediktu honen bidez aditzera ematen da ezen, auzitegi honetan honako epaiketa hau izapideetan dela: 2006ko ekitaldian zehar, zenbait kalte-ordain ordaintzearen ondoriozko irregulartasun batzuk direla-eta, funts publikoetako izan litekeen zorpekoak –hamazazpi mila bostehun eta hogeita bost (17.525) eurokoak– eragindakoa. Probidentzia hori hauxe da zehazki: 2012ko ekainaren 30ekoa, Bizkaiko lurraldeko Toki Erakundeen Alorreko alkantzegatiko A1741/11 itzulketa-prozeduran emandakoa. Eta guzti hori aditzera ematen da, hain justu ere, kontabilitateko erantzukizun-uziaren alde edo kontra egiteko legez gaituak direnak autoetan pertsona ahal daitezen, bederatzi eguneko epearen barruan.

Madril, 2012ko urtarrilaren 30a.

Letradu idazkaria,

CARLOS CUBILLO RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala