Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2012ko apirilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
1682

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 22koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Miren Arantzazu Astola Legarreta andreak goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horrek egotzitako aginpideez baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Arantzazu Astola Legarreta andrea goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzea (520010 kodea, 15 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2012ko apirilaren 16tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 22a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.


Azterketa dokumentala