Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2012ko apirilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO SAILA
1685

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 15ekoa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena. Honen bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Ertzaintzako lanpostuaren zerrenda aldatzen duen Herrizaingoko sailburuaren 2011ko abenduaren 22ko Aginduaren aurka (2011ko abenduaren 22ko EHAA, 241. zk.), prozedura arruntean jardundako 186/2012 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela eta, honako hau xedatzen da: aginduari dagokion espedientea aipaturiko salara bidaltzea, eta balizko interesdunei aipaturiko salan ager daitezen epatzea.

Herrizaingoko sailburuaren 2011ko abenduaren 22ko Aginduaren bidez (2011ko abenduaren 22an EHAA, 241. zk.), Ertzaintzaren lanpostuaren zerrenda aldatu zen.

Elceta jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du agindu horren aurka Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, errekurtso hori 186/2012 prozedura arruntean jarraituz.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako 2012ko otsailaren 17ko probidentziaren bidez, aipatu aginduari dagokion administrazio espedientea eskatu dio Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, baita espediente horretan interesen bat izan dezaketenei epatzea ere.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 14. artikuluak Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari emandako eginkizunen arabera,

EBAZTEN DUT:

1.– Eskaturiko administrazio-espedientea, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea.

2.– Aipaturiko espedientean interesen bat izan dezaketenei dei egitea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik 9 eguneko epean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen, euren bidezko interesen alde egiteko, egoki baderitze.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 15a.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

Iñaki CALONGE CRESPO.


Azterketa dokumentala