Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2012ko apirilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1689

EDIKTUA, errentamendu-kontratua suntsiarazteko eta diru-zenbatekoa erreklamatzeko bideratutako 1403/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1403/10 prozedura arrunta bideratu da, Caixarenting, S.A.U. sozietateak eskatuta, Antakoa Construcciones, S.L., Monica Perez Parro, Javier Prieto Pereiro eta Jorge Prieto Pereiroren aurka (gaia: errentamendu-kontratu bat suntsiaraztea eta bestelakoak). Prozedura horretan epaia eman da; idazpuruak eta epaitzak hau diote:

440/11 EPAIA
Epailea: Olga Ahedo Peña.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Data: bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita laua.
Alderdi demandatzailea: Caixarenting, S.A.U.
Abokatua: Juan Maria Alvarez Gonzalez.
Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.

Alderdi demandatua: Antakoa Construcciones, S.L., Monica Perez Parro, Javier Prieto Pereiro eta Jorge Prieto Pereiro (auzi-ihesean).

Judizioko gaia: errentamendu-kontratua suntsiaraztea eta bestelakoak.

Baietsi egiten da Alday prokuradoreak Caixarenting, S.A.U. sozietatearen izenean eta ordea aurkeztutako demanda, Antakoa Construcciones, S.L. merkataritza-sozietatearen, Javier Prieto Pereiroren, Jorge Prieto Pereiroren eta Mónica Pérez Parroren aurkakoa, eta honela:

1.– Auzilarien artean sinatutako ibilgailuen errentamendu-kontratua suntsitutzat jotzen dut.

2.– Antakoa Construcciones, S.L. merkataritza-sozietatea errentan hartutako ibilgailua itzultzera kondenatzea (Audi markako ibilgailua, A3 2.0 TDI Sportback modeloa, FJZ 5497 matrikula).

3.– Demandatukideak 2011ko azaroaren 6tik ordaindu gabeko errentak ordaintzera kondenatzea, gehi dagozkion berandutze-interesak.

4.– Demandatukideak 2011ko azaroaren 6a eta errentak ordaintzeko hitzartutako egunaren arteko errenten % 60 ordaintzera kondenatzea.

5.– Demandatukideak eragindako kostuak ordaintzera kondenatzea.

Bidal bedi epai honen testigantza autoetara, eta gorde bedi originala liburu honetan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein ebazpen apelatzen eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailu-kontuan kontsignatu beharko da (kontuaren zenbakia: 0000). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Javier Prieto Pereiro demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko otsailaren hogeian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala