Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2012ko apirilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1691

EDIKTUA, 23/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut: 23/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

107/11 EPAIA

Donostia-San Sebastián, bi mila eta hamaikako martxoaren laua.

Nik, Silvia Villanueva Hormíasek, Donostiako (Gipuzkoa) Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, 23/11 berehalako falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Bertan fiskala izan da alderdietako bat. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epaia ematen dut:

EPAITZA

Marian Onut Panait eta Ionut Costel Cencu ebasketa-falta baten egile denez, hilabete batez egunean 6 euroko isuna ordaintzera kondenatzen dut; erantzukizun pertsonal subsidiarioaren arabera, ordaindu gabeko bi kuotako egun bateko atxiloketa ezarriko zaie. Eta prozesu honetan sortutako kostuak ere ordaindu gabeko kuotak beharko dituzte.

Jasota gera dadin, eta Marian Onut Panait-i eta Ionut Costel Cencu-ri epaia jakinarazteko balio dezan –euren helbideak ezezagunak baitira– eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Donostian, bi mila eta hamabiko otsailaren batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala