Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2012ko apirilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SANTURTZIKO UDALA
1695

IRAGARKIA, Hiri Antolamenduko Plan Berezia AOR-403ko ekipamendu lur-zatiari (Donibane UE2) dagozkion gehieneko solairu kopurua eta eraikigarritasuna egokitzeko Plan Berezia onartzeari buruzkoa.

Osoko Bilkurak 2012ko otsailaren 23ko 2012/2 ohiko bileran, erabaki du behin betiko onartzea Hiri Antolamenduko Plan Berezia AOR-403ko ekipamendu lur-zatiari (Donibane UE2) dagozkion gehieneko solairu kopurua eta eraikigarritasuna egokitzeko, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailak aurkeztua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 96 eta 97. artikuluetan xedatutakoa betez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Udalaren Iragarki-taulan eta Bizkaian hedatuen dauden egunkarietako batean argitaratuko da.

Santurtzi, 2012ko martxoaren 2a.

Alkatea,

Ricardo Ituarte Azpiazu.


Azterketa dokumentala