Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2012ko apirilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1696

IRAGARKIA, Durangoko tren-geltokiari erantsitako jabari publikoko ondasunak –aparkalekuak eta merkataritza-guneak– erabiltzeko emakida esleitzeko prozedura argitaratzen duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Emakidaren helburua.

a) Helburua: emakida esleitzea, jabari publikoko ondasun hauek erabili ahal izateko: Durangoko tren-geltokiari erantsitako aparkalekuak eta merkataritza-guneak (beharrezkoak diren obrak egiteko obligazioarekin).

b) Loteak: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era: baldintza zehatzen pleguan zehaztutakoak.

4.– Emakidaren epea.

a) Hogeita hamar (30) eguneko epea ezartzen da, emakida formalizatu eta esleitzen denetik aurrera. Epe hori luzatu ahal izango da, aplikatzekoa den legerian ezarritako moduan.

5.– Fidantzak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Helbidea: Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Konpostelako Donejakue kalea, 12-5; 48003 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Helbide elektronikoa: ets@ets-rfv.es.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko maiatzaren 7a.

7.– Emakidadunaren betebehar zehatzak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko maiatzaren 14a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Idazkaritza Nagusia, Konpostelako Donejakue kalea, 12-5; 48003 Bilbao.

d) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Bestelako argibideak: baldintza teknikoen pleguan, baldintza zehatzen pleguan eta horien eranskinetan zehaztutakoak.

10.– Iragarkien eta argitalpenen gastuak: emakidadunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2012ko martxoaren 26a.

Idazkari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala