Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2012ko apirilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO GARRAIOKO ARBITRAJE BATZORDEA
1697

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak 183/11 espedientean emandako laudoari buruzko jakinarazpen-zedularena.

Nik, Kepa Loizaga Iruretagoienak, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Iñaki Aramendik eskatuta, garraio-kontratua ez betetzeagatik Pilotans, S.L. enpresaren aurka bideratutako 183/11 espedientean, 2011ko abenduaren 12an laudoa eman da, eta hauxe da bere epaitza:

LAUDOA

Aurrekoa ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak baietsi egiten du Iñaki Aramendik egindako erreklamazioa, eta honako hau erabakitzen du: Pilotans, S.L. enpresak Iñaki Aramendiri ehun eta laurogeita zazpi euro eta hogei zentimo (187,20) ordaindu behar dizkio, hain justu ere ordaindu gabeko garraioak direla-eta.

Laudo hau jakinarazi eta hogei eguneko epean, berau nahitaez betearazteko eskatu ahal izango zaio dagokion lehen auzialdiko epaitegiari, betiere Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legearen 44. eta 45. artikuluetan, eta Prozedura Zibileko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 548. artikuluan ezarritakoa betez.

Laudo honen aurka deuseztatze-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, jakinarazpena egin eta bi hilabeteko epean, Arbitrajeari buruzko Legearen 40. artikulutik 43.era ezarritakoarekin bat etorriz, betiere.

Eta legeak agindu bezala jakinaraztearren, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2012ko martxoaren 26a.

Idazkaria,

Kepa Loizaga Iruretagoiena.


Azterketa dokumentala