Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2012ko apirilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO BIOLOGOEN ELKARGO OFIZIALA
1698

IRAGARKIA, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren Estatutuak aldatzeari buruzkoa.

Lanbide-sozietateei buruzko martxoaren 15eko 2/2007 Legeak xedatutakoari eta Omnibus Legeari egokitzeko, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren gobernu-batzordeak elkargoko estatutuak aldatzea proposatu zuen. Proposatutako testua –behin betikoz onartu aurretiko izapide gisa– jendaurrean jarriko da hilabetez, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, datatik datara zenbatuta, interesdunek euren alegazio edo iradokiak egin ditzaten, zeinek Elkargoko Sarrera Erregistroan (Poza Lizentziatua 31, 5, Bilbao) aurkeztuko diren, 09:00etatik 14:00etara.

Testua bere aldaketekin interesdunen eskura egonen da Elkargoko iragarki-oholean.

Bilbao, 2012ko martxoaren 12a.

Dekanoa,

JON ANDER ETXEBARRIA GÁRATE.


Azterketa dokumentala