Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2304

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 370/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 370/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Axa Seguros.

Abokatua: Aitor Roberto Guisasola Paredes.

Prokuradorea: Fuente.

Demandatua: Alejandro Mata Martin, Jon Landaluce Alaminos eta Maria del Carmen Martin Rodríguez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean epaia eman zen 2011ko urriaren 24an; honako hau da epai horren epaitza:

«Baietsi egiten da Axa Segurosek Jon Landaluce Alaminos, Alejandro Mata Martín eta María del Carmen Martín Rodríguezen aurka jarritako demanda, eta, beraz, demandatuak kondenatzen dira auzi-jartzaileari solidarioki 1.649 euro ordaintzera.

Obligazio horren printzipalak legezko interesa sortuko du Jon Landaluce Alaminosentzat, 2010eko urtarrilaren 13tik ebazpen honen egunera arte, eta legezko interesa bi puntuz gehituta, egun horretatik guztia ordaintzen den arte.

Jon Landaluce Alaminosentzat legezko interesa sortuko du, 2010eko urtarrilaren 8tik ebazpen honen egunera arte, eta legezko interesa bi puntuz gehituta, egun horretatik guztia ordaintzen den arte.

María del Carmen Martín Rodríguezentzat legezko interesa sortuko du, 2011ko urriaren 4tik ebazpen honen egunera arte, eta legezko interesa bi puntuz gehituta, egun horretatik guztia ordaintzen den arte.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4686000003037011. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

Alejandro Mata Martin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2011ko azaroaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala