Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2012ko ekainaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
2518

EDIKTUA, 6588-2011 zenbakiko konstituziokontrakotasun-arazoaren ondoriozkoa.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko Legeko, zehazki, Eusko Legebiltzarraren otsailaren 27ko 3/1998 Legeko 3.4 artikuluari dagokionez, 6588-2011 zenbakiko konstituziokontrakotasun-arazoa, zeren ustez urratu egiten baitu Konstituzioaren 159.1.6. artikulua.

Aurtengo apirilaren 17ko Probidentziaren bitartez, Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurak honako hau onartu zuen izapideak egiteko: 1124/09 prozedura arruntean, EAEko Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salako Bigarren Sekzioak planteatu 6588-2011 zenbakiko konstituziokontrakotasun-arazoa. Arazo horren gai hauxe da: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legaren –Eusko Legebiltzarrak onartutakoaren– 3.4 artikulua; izan ere, ustez urratu egiten baitu Konstituzioaren 149.1.6 artikulua; eta KALOko 10.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu auzitegiak ebatziko du delako arazoa.

Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 1124/09 zenbakiko prozedura arruntean alderdi direnak, auzitegi honetan azaldu ahal izango dira, Estatutuko Aldizkari Ofizialean ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hamabost eguneko epean.

Madril, 2012ko apirilaren 17a.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako justizia-idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala