109. zk., 2012ko ekainaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
2519
83/2012 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Baliabideen zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko maiatzaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Esteban Ruiz Álvarez jauna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Baliabideen zuzendari kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 22an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.