Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2012ko ekainaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
2525

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 11koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, 2012ko Euskadiko Turismo Sariak ebatzi dituena.

Euskadiko Turismo Sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduaren 8. artikuluan zehaztutakoaren arabera (2011ko martxoaren 28ko EHAA, 60. zk.), ikusita Euskadiko Turismo Sariak emateko 2012ko ekitaldiko deialdia iragarri duen Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2012ko martxoaren 7ko Ebazpena (2012ko martxoaren 14ko EHAA, 53. zk.), eta horretarako izendatutako Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena ezagututa, honako hau:

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– Epaimahai Kalifikatzailearen proposamena azterturik, 2012ko ekitaldiko Euskadiko Turismo Sariak honako hauei ematea:

Euskadi Turismo Saria 2012: Ordiziako azoka.

Aipamen berezia: Gorbeia Central Park.

2.– Onuradunek, 2012ko martxoaren 28ko Aginduan ezarritakoari jarraikiz, goraipamen, aintzatespen edo aipamen publikoa jasoko dute, horretarako antolatutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENAK

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 11.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala