Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2012ko ekainaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2527

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 16koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak emana. Honen bitartez, landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak (oinarrizko mailakoak eta maila kualifikatukoak) 235 eta 236 zenbakidun ikastaroetako ikasleei baliokidetzea eta ematea baimentzen da.

Arkauteko Nekazaritza Eskolak 235 ikastaroa eman dizkie, maila kualifikatuan, Arabako nekazari profesionalei.

Fraisoroko Nekazaritza Eskolak 236 ikastaroa eman dizkie, oinarrizko mailan, Gipuzkoako baratzezainei.

Ikusirik guztiek ikasleen garapenaren eta aprobetxamendu-mailaren inguruan igorritako dokumentazioa,

Kontuan hartuz:

Lehenengoa.– Aipatu diren ikastaroetako edukiak bat egiten duela PRE 2922/2005 Aginduko Eranskinean ageri diren programekin.

Bigarrena.– 1994ko martxoaren 8ko Agindua, Presidentziaren Ministerioak emana, nekazaritza erabilerako pestizidekin tratamenduak egiteko gaikuntza ikastaroak homologatzea arautzen duena. Bertan, hirugarren xedapenean, bigarren idatzi-zatian, ezarri egiten da nekazaritza eta baso adarretako goi eta erdi mailako unibertsitate tituludunek ez dutela lehenengo puntuan adierazitako txartela eduki beharrik landare osasuneko tratamenduak egin ahal izateko.

Hirugarrena.– Presidentziaren Ministerioak 1994ko martxoaren 8ko Aginduan, 2005eko irailaren 19ko PRE2922/2005 Aginduak aldarazian, finkatutako betekizunak biltzen dituzte.

Laugarrena.– Landare Osasuna Koordinatzen duen Batzorde Teknikoak aldeko proposamena egin duela.

Nekazaritza erabilerako pestizidekin tratamenduak egiteko gaikuntza egiaztatzea arautzen duena eta ikastaroak antolatu, homologatu eta baliozkotzeko arauak ematen dituen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2006ko abuztuaren 21eko Aginduaren 3. artikulua ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritza erabilerako landare osasuneko produktuak aplikatzeko txartelak ematea agintzea.

1.– Maila kualifikatuko 235 ikastarotik, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen direnei.

2.– Oinarrizko mailako 236 ikastarotik, II. eranskineko zerrendan agertzen direnei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 16a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala