Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2012ko ekainaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2530

IRAGARKIA, 268/12 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu, eta izapideak egiteko onartu dela jakinaraztekoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu, eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da:

Errekurtsoaren zenbakia: 268/2012.

Sekzioa: 3. sekzioa DPF.

Aurkezte-eguna: 2012ko otsailaren 29a.

Errekurtsogilea: Bizkaiko Mendizale Federazioa, Euskal Mendizale Federazioa, Arabako Mendizale Federazioa eta Gipuzkoako Mendizale Federazioa.

Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduera: 5/2011 Legea, abenduaren 22koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzeko dena (2011-12-28ko EHAA, 245. zenbakia). ***.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko martxoaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala