Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2012ko ekainaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2531

EDIKTUA, apelazio-errekurtsoari buruzko 444/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: 441/11 seme-alabei buruzko neurriak, adostasunik gabeko espedientea.

Alderdi apelatzailea: Rilda Negrete Cadima.

Alderdi demandatua: Raul Cuellar Vargas.

Gaia: Zibila - Familia.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da eta honelaxe dio:

765/11 EPAIA

Jaun/andreak.

Ana Belén Iracheta Undagoitia andrea.

Ignacio Olaso Azpiroz jauna.

Lourdes Arranz Freijo andrea.

Bilbo (Bizkaia), bi mila eta hamaikako azaroaren hiruan.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Laugarren Sekzioak, adierazi jaun-andreek osaturikoak, ikusi ditu, PZL 2000 588/2009 auzian, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko auto zibil hauek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko ZLUPen bideratuak, Rilda Negrete Cadima apelatzaile-demandatzaileak eskatuta, zeina María Begoña Rodríguez Inchausti prokuradoreak ordezkatzen duen eta María Aranzazu Villarroel Durantez letratuak defendatu; bestalde, esan behar da apelatu-demandatua Raúl Cuellar Vargas dela, zeina lehen auzialdian auzi-ihesean dela deklaratu baitzen; guzti horren eragilea hauxe da: 2011ko urtarrilaren 27an, aipatu epaitegiak emandako epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoa.

Inpugnatutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo, eta onartu egiten dira.

EPAITZA

Erroilu honen jatorria ere baden 588/09 adingabeko seme-alabei buruzko prozedurari dagokionez, Getxoko 1 zenbakiko Lehen Auzialdiko Epaitegiak emandako epaiaren aurka, Rilda Negrete Cadima andreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa ezesten dudanez gero, sendetsi egiten dut aipatu ebazpena, eta dut hartzen kostuen gaineko erabakirik.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko martxoaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala