Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2012ko ekainaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2532

EDIKTUA, apelazio-errekurtsoari buruzko 519/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 5. Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa, 519/11 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Fernando Gonsalves Conceicao.

Abokatua: Adolfo Taboada Gonzalez.

Prokuradorea: Luis Pablo Lopez Abadia Rodrigo.

Alderdi errekurritua: Raul Alcaraz Cantero, Gustavo Gonsalves Pires eta Clarisse Sousa.

Gaia: arrunta.

Judizio horretan 2012-02-21ean epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza: «Ezetsi egiten dut Rodrigo López Abadía prokuradoreak, Fernando Gonçalves Conçeisao-ren izenean eta ordezkaritzan, erroilo honen jatorria den 558/10 judizio arruntaren autoetan aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa. Errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak 2011ko maiatzaren 24an emandako epaiaren aurka aurkeztu zen. Ondorioz, berretsi egiten dut aipatutako ebazpena eta gora jotze honetako kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiot.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Idazkariak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta ezohiko errekurtsoa ere jarri ahal izango da PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZL, 470,1. artikulua eta Azken Xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4738 0000 00 051911) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen-eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-hausteko errekurtso berezirako. Errekurtsoak jartzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu».

Gustavo Gonsalves Pires eta Clarisse Sousa demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko martxoaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala