Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2012ko ekainaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2533

EDIKTUA, apelazio-errekurtsoari buruzko 511/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Probintzia Auzitegi honetan, bosgarren sekzioan, 511/11 apelazio-erroilua ari da bideratzen, zeinetan epaia eman baita, idazpuruan eta xedapen-zatian honela dioena:

142/12 EPAIA

Andreak:

María Elizabeth Huerta Sánchez

Leonor Cuenca García

Magdalena García Larragan

Donostia-San Sebastiánen, bi mila eta hamabiko martxoaren hogeita hiruan.

Erregearen izenean, Konstituzioak ematen dion ahalmenaren indarrez,

Lurralde-auzitegi honen 5. sekzioak ikusi ditu, apelazio-graduan, 1379/09 judizio arruntaren auto hauek, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegian bideratutakoak lehen auzialdian. Alderdi izan dira, batetik, demandatzailea, Bilboko Ronda kaleko 29ko jabekideen erkidegoa –Smith Apalategui prokuradoreak ordezkatuta eta Santos Chaurri letratuak zuzenduta –; eta bestetik, demandatuak: Karmele Díaz Uribarri eta Beatriz Santorcuato Salterain –Atela Arana prokuradoreak ordezkatuta eta Urrutia Irazabal letratuak gidatuta–, eta auzi-ihesean den Iravi 2001, S.L. sozietatea. Leonor Cuenca García magistratua da auzialdi honetako txostengilea.

EPAITZA:

Baietsi egiten dut Atela Arana prokuradoreak Karmele Díaz Uribarri eta Beatriz Santorcuato Salterain-en izenean eta ordezkaritzan erroilo honen jatorria den 1379/09 judizio arruntaren autoetan aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa, eta ezetsi Smith Apalategui prokuradoreak Bilboko Ronda kaleko 29ko jabekideen erkidegoaren izenean eta ordezkaritzan jarritakoa, 2011ko ekainaren 6ko epaiaren aurka –horren azalpenak eman ziren Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2011ko uztailaren 14an emandako autoaren bidez–. Horrenbestez, aipatu ebazpena zati batean baliogabetzen dugu, hain zuzen ere Atela Arana prokuradoreak ordezkatutako Karmele Díaz Uribarri eta Beatriz Santorcuato Salterain-en aurka Bilboko Ronda kaleko 29ko jabekideen erkidegoaren izenean eta ordezkaritzan Smith Apalategui prokuradoreak jarritako demandari dagokionez, eta, beraz, Karmele Díaz Uribarri eta Beatriz Santorcuato Salterain absolbitu egiten ditut beraien aurka egindako eskarietatik. Eragindako kostuak auzi-jartzaileak ordaindu beharko ditu eta epaian hartutako gainerako erabakiak bere horretan utziko dira.

Baiesten den apelazio-errekurtsoari dagokionez gora jotze honetan sortutako kostuak ez dira berariaz ezartzen; alderdi apelatzaile den Bilboko Ronda kaleko 29ko jebekideen erkidegoari, aldiz, berak sortutakoak ezartzen zaizkio.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Itzul bekie Karmele Díaz Uribarri eta Beatriz Santorcuato Salterain-i errekurritzeko aurkeztutako gordailua –hartarako, idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du– eta transferitu Bilboko Ronda kaleko 29ko jabekideen erkidegoak eratutako gordailua ezetsitako errekurtsoen gordailu-kontura.

Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta ezohiko errekurtsoa ere jarri ahal izango da PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZL, 470.1. artikulua eta Azken Xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4738 0000 00 051111) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen-eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-hausteko errekurtso berezirako. Errekurtsoak jartzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Jasota gera dadin eta auzi-ihesean den Iravi 2001, S.L. demandatuari jakinarazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko baliagarria izan dadin ematen dut ediktu hau Bilbon, 2012ko martxoaren 27an.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala