Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2012ko ekainaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2534

EDIKTUA, apelazio-errekurtsoari buruzko 212/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 5. Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa, 212/11 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Diana Maria Mancha Otano.

Alderdi errekurritua: Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelona - La Caixa eta Jose Ramon Cordon Ortega.

Judizio horretan, 2011-09-30ean epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza: «Epaitza: ezetsi egiten dut: Diana María Mancha Otanoren –gora jotze honetan Imaz Nuere prokuradoreak ordezkatutakoaren– izenean eta ordezkaritzan, Tejada Fernández prokuradoreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa. Aipatu apelazio-errekurtsoa honako honen aurkakoa da; 2010eko abenduaren 30ean, Durangoko Lehen Auzialdiko Epaitegiko epaileak emandakoa Epaia, hain justu ere erroilu honek aipatzen dituen 417/09 Judizio Arrunteko autoetan. Ondorioz, berretsi egiten dut aipatutako ebazpena, eta gora jotze honetako kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiot».

Jose Ramon Cordon Ortega demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko apirilaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala