Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2012ko ekainaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2536

EDIKTUA, zorra aitortzeari buruzko 330/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 330/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Jose Manuel Cortes Tames.

Prokuradorea: Navajas.

Demandatua: Joao Manuel Correia Paulino.

Gaia: zorra aitortzea.

Aipatu judizioan epaia eman da, 2012ko martxoaren 1ean, zeinen epaitza honako hau baita:

Helena Antona Suenak, Tolosako eta bere barrutiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko eta bere barrutiko epaileak, ikusi ditu diru-zenbateko bat erreklamatzeko 330/11 hitzezko judizioko autoak. Idazpuruan ageri diren alderdiek hartu dute parte. Eta ondoko epaia eman du:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Iñigo Navajas Saiz auzitegietako prokuradoreak Banco Santander, S.A. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Joao Manuel Correia Paulinoren aurkakoa. Horregatik, diru-zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: bost mila ehun eta hirurogeita hamar euro eta berrogeita hamalau zentimo (5.170,54), tronkoarenak, eta 2009ko abenduaren 18tik guztiz ordaindu arte sortutako interes itunduak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Manuel Correia Paulino demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko martxoaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala