Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2540

91/2012 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko «Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak» 9211. programan eta «Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak» programan diru-sarrerak lortu direla-eta, «Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» 4222. programan eta «Hezkuntza Berriztapena eta Irakasleen Etengabeko Prestakuntza» 4225. programan, 2012ko ekitaldirako, 775.072,96 euroko kredituak bideratzeko dena.

739.337,43 euroko diru-sarrera osagarriak lortu dira Hezkuntza Ministeriotik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketan berrikuntza aplikatua eta ezagutza-transferentzia bideratzeko proiektuak egiteko. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko batzuek aurkeztu dituzte diru-laguntza jasotako zenbait proiektu.

Era berean, Hezkuntza Ministeriotik 26.060,00 euroko diru-sarrera gehigarriak jaso dituzte, proiektu komunak gauzatuko dituzten ikastetxe-elkarteak sustatzeko deialdiaren barruan.

Era berean, 6.904,00 euroko diru-sarrera gehigarriak jaso dira, Rainova europar proiektuari dagozkion jarduerak gauzatzeko. Proiektu horren helburu nagusia Eskualdeetako Berrikuntza Sistemak garatzea da, proiektuaren bazkideek ordezkatzen dituzten eskualdeetarako.

Bukatzeko, 2.771,53 euroko sarrera gehigarriak jaso dira, Euskal Autonomia Erkidegoak «Bridges from grey to greening jobs - Green» eta PRO@ proiektuetan parte hartzearen ondorioz. Proiektu horiek Europako Batzordeak finantzatu ditu, bizitza osoan ikasteko Leonardo da Vinci programaren barruan. Proiektu batetik, 1.548,00 euro jaso dira, eta bestetik, ordea, 1.223,53 euro.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 775.072,96 euroko kreditu horiek gaitzeko eskatzen du.

Horregatik guztiagatik, kreditu horiek gaitu egiten dira, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateginaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoa betez.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko maiatzaren 29an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2012ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

Funtsak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketan berrikuntza aplikatua eta ezagutza-transferentzia bideratzeko proiektuak egiteko laguntzak finantzatzeko izango dira.

2. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2012ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

Funtsak proiektu komunak (ARCE programa) gauzatuko dituzten ikastetxe-elkarteak sustatzeko laguntzak finantzatzeko izango dira.

3. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2012ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

Funtsak Rainova izeneko europar proiektuari dagozkion jarduerak finantzatzeko izango dira.

4. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2012ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

Funtsak «Bridges from grey to greening jobs - Green» proiektua bizitza osoan ikasteko Leonardo da Vinci programaren barruan parte hartzea finantzatzeko izango dira.

5. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2012ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

Funtsak PRO@ proiektua bizitza osoan ikasteko Leonardo da Vinci programaren barruan parte hartzea finantzatzeko izango dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 29an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.


Azterketa dokumentala