Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO SAILA
2543

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 4koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (86/2012-B prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (86/2012-B prozedura laburtua) Ertzaintzaren Eskala Goreneko Intendente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako Epaimahai Kalifikatzailearen 2011ko azaroaren 16ko Erabakiaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoren presuntziozko ezespenari buruzkoa da. Aipatutako hautaketa-prozedura 2011ko uztailaren 18ko Ebazpenez deitu zen (uztailaren 19ko EHAA, 137. zk.). Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2012ko maiatzaren 4a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala