Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
2549

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, «kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzak emateko balorazio batzordeko bokalak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kulturako sailburuaren 2012ko apirilaren 24ko Agindua, hots, «kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Kontuan izanda 2012ko apirilaren 24ko Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duenez diru-laguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio batzorde batek egingo duela eta batzorde horretako bokalak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla

Horiek horrela,honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzen ebazpen proposamena egingo duen Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera argitara ematea. Hau izango da:

Lehendakaria: Mikel Toral López jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Bokalak:

– Amaia Ibáñez Zalba anderea.

– Alberto García García de los Salmones jauna.

– Amagoia Garaizabal Armesto anderea.

Idazkaria: José Luis Ibarzabal Egibar jauna, Kultura Saileko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 11.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala