Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2552

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 667/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 667/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: I.M.R.

Abokatua: Javier Viaña de la Puente.

Prokuradorea: Rodriguez.

Demandatua: Barrie Stevenson.

Gaia: familia-neurriak arautzea.

Judizio horretan 2012ko otsailaren 22an epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

I.M.R.ren ordezkaritzak Barrie Stevensonen aurka aurkeztutako demanda partez baiesten dut, eta elkarrekin duten XXXXX semeari dagokienez honako erabakiak hartzen ditut:

– Amari eman zaio bien seme adingabea zaintza eta jagoletza. Amak bakarrik izango du guraso-ahala, eta ez da inolako bisita-erregimenik ezarri jagoletzarik ez duen gurasoarentzat.

– Bien semearen aldeko mantenu-pentsio bat finkatzen da, aitaren hileko diru-sarreren % 25ekoa, aurreratutako hilekoetan ordaindu beharrekoa. Amak izendatzen duen kontuan ordaindu beharko du hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan.

Ez da kosturik ezarri.

Jakinarazi bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (kontuaren zenbakia:.................). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Barrie Stevenson demandatua non bizi den ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko otsailaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala