Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2012ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
2878

AGINDUA, 2012ko ekainaren 13ko, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Elkartzen programa garatzen duena. Programa horren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduak Elkartzen programa arautu zuen. Programa horren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten.

Aurreko deialdietan izandako esperientzia aztertuta, eta helburuak eraginkortasun handiagoz lortzeko, komeni da adierazitako Agindua aldatzea.

Proposatutako aldaketak ez du eraginik Aginduaren helburuan eta egituran. Sailaren egungo egitura organiko eta funtzionalari egokitzeari buruzkoak dira, gehienbat, proposatutako aldaketak (Irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaz arau zen aipatu egitura). Bestalde, diruz lagun daitezkeen jardueren barruan, kanpoko bulegoak ezarri nahi dira, zertarako-eta etorkizun eta potentzialitatte handiko merkatuetan eragina izateko; horretaz gain, proiektuko laguntzaren zenbateko maximoa handitu nahi da, eta bai eskatzaileko proiektu multzoko laguntza ere; betiere aldatzen den agindua onartu zenetik harako denborarekikoa justifikatu beharko da, eta bai hura Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako Legeari egokitzen dela.

Horri jarraikiz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Ondoren zehaztu Aginduaren 1. artikuluko 1. paragrafoa aldatu egiten da: Agindua, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Elkartzen programa arautzen duena. Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten, Eta paragrafo horren idazketa berria hauxe izango da:

«1.– Elkartzen programa arautzea da agindu honen xedea. Programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bitartez, laguntzak ematen dizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo-sustapeneko jarduerak egin ditzaten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak nazioartean ezagutzera emateko».

Bigarren artikulua.– Ondoren zehaztu Aginduaren 3. artikuluko 3. paragrafoan testu-zati bat gehitzen da: Agindua, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Elkartzen programa arautzen duena. Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten, Eta paragrafo horren idazketa berria hauxe izango da:

«Honako hauek ezin izango dituzte Agindu honetan araututako laguntzak baliatu: diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zehatuta dauden erakundeak, eta horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren bat dutenak, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioan erori direnak ere barnean hartuta, betiere Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako Legearen arabera».

Hirugarren artikulua.– Ondoren zehaztu Aginduaren 4. artikuluko 2. paragrafoari e) idatzi-zatia gehitzen zaio: Agindua, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Elkartzen programa arautzen duena. Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten, Eta e) idatzi-zatia f) idatzi-zatia izatera pasako da, ondoren zehazten den legez:

«e) Kanpoko bulegoak:

Onuradunak kanpoan eratutako entitateak jotzen dira halakotzat, betiere, onuradun elkarte sektorialeko kide izanik, euskal enpresak nazioartean ezagutarazteko helburua badute».

«f) Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ustez euskal enpresak kanpoaldean sustatzeko balio duen beste edozein jarduera».

Laugarren artikulua.– Ondoren zehaztu Aginduaren 5. artikuluko 1. paragrafoari e) idatzi-zatia gehitzen zaio: Agindua, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Elkartzen programa arautzen duena. Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten, Eta e) idatzi-zatia f) idatzi-zatia izatera pasako da, ondoren zehazten den legez:

«e) Kanpoko bulegoak:

Proiektu bakoitzaren zenbatekoaren % 50, gehienez ere. Urteko eta onuraduneko proiektu bakarra onartuko da.

Laguntza-epe maximoa 4 urtekoa izango da, jarduera hasten denetik hara».

«f) Merkataritza sustatzeko beste jarduera batzuk:

Proiektu bakoitzaren zenbatekoaren % 50, gehienez ere».

Bosgarren artikulua.– Ondoren zehaztu Aginduaren 2. artikuluko 5. paragrafoa aldatu egiten da: Agindua, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Elkartzen programa arautzen duena. Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten, Eta paragrafo horren idazketa berria hauxe izango da:

«2.– Proiektu bakoitzeko emango den diru-laguntza 50.000 eurokoa izango da, gehienez ere; eskatzaile bakoitzak aurkeztutako proiektu-multzoari gehienez emango zaiona, berriz, 250.000 eurokoa».

Seigarren artikulua.– Ondoren zehaztu Aginduaren 7. artikuluko 2. paragrafoa aldatu egiten da: Agindua, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Elkartzen programa arautzen duena. Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten, Eta paragrafo horren idazketa berria hauxe izango da:

«Deialdia Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak egingo du. Bertan, aurrekontu-dotazioaren zenbatekoa eta eskaerak aurkezteko epea eta lekua zehaztuko dira, bai eta, hala badagokio, 5.2 artikuluan eta honen eranskinean aurreikusitako zenbatekoen eguneratzea ere, Kontsumoko Prezioen Indizearen araberakoa».

Zazpigarren artikulua.– Ondoren zehaztu Aginduaren 8. artikuluko 1. eta 4. paragrafoak aldatu egiten dira: Agindua, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Elkartzen programa arautzen duena. Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten, Eta paragrafo horien idazketa berria hauxe izango da:

«1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzen eskabideak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzari egin behar zaizkio; aurkeztu, berriz, sail horretan bertan edo lurralde historiko bakoitzari dagokion Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo lurralde-bulegoan, edo, bestela, urteko deialdia egiteko ebazpenean zehaztutako lekuetan».

«4.– Dena den, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak informazio eta agiri osagarri gehiago ere eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari, aurkeztu zaizkion eskaerak ebazteko beharrezko irizten badio».

Zortzigarren artikulua.– Ondoren zehaztu Aginduaren 8. artikuluko 3. paragrafoan beste idatzi-zati bat gehitzen da: Agindua, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Elkartzen programa arautzen duena. Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten, Eta idatzi-zati horren idazketa hauxe izango da:

«e) Sexuaren arabera bereizita, Zuzendaritza Batzordeak aurkezten duen dokumentazioa».

Bederatzigarrena.– Ondoren zehaztu Aginduaren 12. artikuluko 1. paragrafoaren bukaeran testu-zati bat gehitzen da: Agindua, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Elkartzen programa arautzen duena. Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten, Eta testu horren idazketa hauxe izango da:

«4/2005 Legeko 23. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, hauxe izango da epaimahai ebaluatzailearen osaketa: gizon eta emakumeekiko orekatua, eta gaitasun eta prestakuntza egokia dutenek osatua».

Hamargarren artikulua.– Ondoren zehaztu Aginduaren 14. artikuluko 3. paragrafoa aldatu egiten da: Agindua, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Elkartzen programa arautzen duena. Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten, Eta paragrafo horren idazketa berria hauxe izango da:

«3.– Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortuko. Beraz, ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeari, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean».

Hamaikagarren artikulua.– Ondoren zehaztu Aginduaren 15. artikuluko 2. paragrafoa aldatu egiten da: Agindua, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Elkartzen programa arautzen duena. Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten, Eta paragrafo horren idazketa berria hauxe izango da:

«2.– Hala ere, salbuespen modura, gainontzeko % 50 lehenago ordaintzeko eska diezaioke onuradunak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari; eskaera onartuz gero, dagokion banku-abalaren bitartez ziurtatu beharko da».

Hamabigarren artikulua.– Ondoren zehaztu Aginduaren 16. artikuluko b), c) eta h) idatzi-zatiak aldatu egiten dira: Agindua, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Elkartzen programa arautzen duena. Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten, Eta idatzi-zatio horien idazketa berria hauxe izango da:

«b) Diru-laguntza eskabidean adierazitako jarduerak garatzeko erabiltzea, eta ez beste ezertarako. Hala ere, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak onartu ahal izango ditu jarduera horiek burutzerakoan egindako aldaketak –halakorik balego–, bai eta onartutako jardueren ordez antzeko beste batzuk egitea ere, baldin eta aipatu aldaketak edo ordezkapenak erabat justifikatzen badira eta Nazioartekotze Zuzendaritzak berariaz horretarako baimena ematen badu; dena den, laguntzen eskaera egin eta hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 1a baino lehenago egin beharko da hori».

«c) Diru-laguntza jaso duten jardueretan Industria, Berrikuntza. Merkataritza eta Turismo Sailak parte hartzen duela nabarmendu behar da; horretarako, ikur-identifikazioko elementu ofizialak erabili beharko dira, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren arabera (318/1999 Dekretua, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua onartzekoa)».

«h) Helburu berdinarekin edo antzekoarekin beste edozein Administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutik laguntza, diru-sarrerak edo baliabideak jasoz gero edo jasotzeko eskaria eginez gero, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari jakinaraztea».

Hamahirugarrena.– Ondoren zehaztu Aginduaren 16. artikuluko i) idatzi-zatia gehitzen da: Agindua, 2005eko martxoaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Elkartzen programa arautzen duena. Elkartzen programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten, Eta idatzi-zati horren idazketa hauxe izango da:

«i) 4/2005 Legeko 2.3 artikuluaren bidez ezarritako obligazioak bete behar dira, honako hauei dagokienez: tratu- eta aukera-berdintasuna; diferentzia eta dibertsitatea errespetatzea; jardueretan genero ikuspegia integratzea; ekintza positiboa; sexuaren araberako rolak eta estereotipoak kentzea; erabakiguneetan ordezkaritza orekatua izatea (2.3 artikulua); hizkuntza modu inklusiboan erabiltzea (18.4); estatistikak eta azterlanak egokitzea (16. artikulua), eta kide anitzeko organoetan eta zuzendaritzetan, gizonek eta emakumeek presentzia orekatua izatea (23. artikulua)».

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeari ahalmena ematen zaio agindu hau aplikatzeko beharrezkoak diren ebazpenak emateko, eta Aginduari buruz sortuko diren zalantza zehatz guztiak konpontzeko.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 13a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala