122. zk., 2012ko ekainaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 3 orri.)
- EPUB (294 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA SAILA
2884
EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 29koa, Kultura Sailaren Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2012. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion, gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kulturako sailburuaren 2011ko abenduaren 13ko Aginduaren babesean.
Kontuan hartuta Gazteriako zuzendariaren Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen du-eta 2011ko abenduaren 13ko Aginduaren 15.2 artikuluak.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Kulturako sailburuaren 2011ko abenduaren 13ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. Lehenengo eranskinean daude jasota.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 29a.
Gazteriako zuzendaria,
IGNACIO RODRÍGUEZ PUERTAS.