122. zk., 2012ko ekainaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2896
IRAGARKIA, Honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustatek) jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:
– Merkataritzaren eta konponketaren inkesta. 2010. urtea.
– Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI) 2012ko 1. hiruh.
– Eraikuntzaren kostuen indizea (EEKI) 2012/apirila.
– Asistentzia mediko-farmazeutikorako aseguru libreko entitateen estatistika. 2010. urtea.
– Biztanleen udal-erroldaren estatistika (BUE) 2011ko urtarrilak 1.
– Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) 2012/ apirila.
– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE) 2012ko 1. hiruh.
– Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI). Familiak 2012. urtea.
– Eskaintza inmobiliarioaren inkesta 2012ko 1. hiruh.
– Industria prezioen indizea (IPRI) 2012/apirila.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2012/apirila.
– Familia-gastuen estatistika: familien aurrekontuak 2006-2010.
– Hiruhileroko kontu ekonomikoak (HKE), 2012ko 1. hiruh.
– Barne-merkataritzaren indizea (BMI), 2012ko 1. hiruh.
– Hiruhileroko kontu ekonomikoen aurrerapena (HKK), 2012ko 1. hiruh.
– Aurrekontuak gauzatzeari buruzko estatistika 2011ko 4. hiruh.
– Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt), 2012ko 1. hiruh.
– Industria produkzioaren indizea (IPI), 2012/martxoa.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 30a.
Zuzendari nagusia,
FRANCISCO JAVIER FORCADA SAINZ.