Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3112

688/2012 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Laura Aguirre Alberdi andrea izendatzen da Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzetako zuzendariaren lanpostua betetzeko, eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen da.

Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzetako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia ikusi da, Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 15eko 211/2012 Ebazpenaren bidez argitaratua (2012ko apirilaren 26ko EHAA, 82. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Laura Aguirre Alberdi andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Kontuan izanik Laura Aguirre Alberdi andrea, Osakidetzako langile finkoa eta Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Antolakuntzako Goi Mailako Teknikariaren lanpostuko 5758 plazaren titularra dena, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzetako zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatu dutela.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Kontuan harturik, Gipuzkoako Osasun Barrutian Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua sortzen duen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2011ko urriaren 3ko Erabakiaren seigarren artikuluan xedatutakoa.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Laura Aguirre Alberdi andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzetako zuzendari izendatzea.

Bigarrena. – Hiru urtetarako den izendapen honek interesatuari jakinarazten zaion momentutik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Denboraldi hori igarotakoan, zuzendariak egindako kudeaketari buruz aldeko ebaluazioak badaude, beste hiru urtez luzatu daiteke lanpostu horretan segitzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Hirugarrena.– Laura Aguirre Alberdi andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen duten egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala