Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3114

693/2012 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Iñaki Berraondo Zabalegui jauna izendatzen da Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko, eta zerbitzu berezietan deklaratzen da.

Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 15eko 224/2012 Ebazpenaren bidez egina, 2012ko apirilaren 26ko 82 zenbakiko EHAAn argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Iñaki Berraondo Zabalegui jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ondorioztatu da.

Iñaki Berraondo Zabalegui jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa, Gipuzkoa Eskualdeko Fakultatibo Espezialista Familia Medikua lanpostu funtzionaleko 4444 ordena-zenbakiko plazaren titularra dena, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostua betetzeko izendatu da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Eta, Gipuzkoako Osasun Barrutian Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua sortzen duen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2010eko abenduaren 13ko Erabakiaren seigarren artikuluan xedatutakoa kontuan hartu behar da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Iñaki Berraondo Zabalegui jauna Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzea.

Bigarrena.– Hiru urtetarako den izendapen honek interesatuari jakinarazten zaion momentutik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Denboraldi hori igarotakoan, zuzendariak egindako kudeaketari buruz aldeko ebaluazioak badaude, beste hiru urtez luzatu daiteke lanpostu horretan segitzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Hirugarrena.– Iñaki Berraondo Zabalegui jauna zerbitzu berezietan deklaratzea, bere izendapena indarrean sartzen denetik.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala