Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3117

722/2012 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, M.ª Aranzazu Mendiguren Navascues andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen da.

Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia ikusirik, Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 15eko 204/2012 Ebazpenaren bidez (2012ko apirilaren 26ko EHAA, 82. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Kontuan izanik, aurkeztutako agiriak ikusita, M.ª Aranzazu Mendiguren Navascues andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko prestakuntza egokia duela ondorioztatu da.

Eta kontuan izanik, Gipuzkoako Osasun Barrutian Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua sortzen duen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2011ko urriaren 3ko Erabakiaren Seigarren artikuluan xedatutakoa.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Aranzazu Mendiguren Navascues andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatzea.

Bigarrena. – Hiru urtetarako den izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion momentutik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Denboraldi hori igarotakoan, zuzendariak egindako kudeaketari buruz aldeko ebaluazioak badaude, beste hiru urtez luzatu daiteke lanpostu horretan segitzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala