Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3119

724/2012 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Fernando Martín Navascues jauna Debabarrenako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzetako zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen da, eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen.

Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzetako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia ikusirik, Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 15eko 206/2012 Ebazpenaren bidez egina (2012ko apirilaren 26ko EHAA, 82. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Kontuan izanik, aurkeztutako agiriak ikusita, Fernando Martín Navascues jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko prestakuntza egokia duela.

Kontuan izanik, Fernando Martín Navascues jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuan Administrazio eta Kudeaketako zerbitzuburuaren lanpostu funtzionaleko 4762 zenbakidun plazaren titularra dena, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzetako zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatua izan dela.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Eta kontuan izanik, Gipuzkoako Osasun Barrutian Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua sortzen duen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2011ko urriaren 3ko Erabakiaren Seigarren artikuluan xedatutakoa.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Fernando Martín Navascues jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzetako zuzendari izendatzea.

Bigarrena. – Hiru urtetarako den izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion momentutik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Denboraldi hori igarotakoan, zuzendariak egindako kudeaketari buruz aldeko ebaluazioak badaude, beste hiru urtez luzatu daiteke lanpostu horretan segitzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Hirugarrena.– Fernando Martín Navascues jauna zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen duten egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala