Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3120

725/2012 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Aratxu Lozano Otero andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen da.

Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia ikusirik, Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 15eko 217/2012 Ebazpenaren bidez egina (2012ko apirilaren 26ko EHAA, 82. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Kontuan izanik, aurkeztutako agiriak ikusita, Aratxu Lozano Otero andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Eta kontuan izanik, Gipuzkoako Osasun Barrutian Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua sortzen duen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2011ko urriaren 3ko Erabakiaren Seigarren artikuluan xedatutakoa.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Aratxu Lozano Otero andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatzea.

Bigarrena. – Hiru urtetarako den izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion momentutik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Denboraldi hori igarotakoan, zuzendariak egindako kudeaketari buruz aldeko ebaluazioak badaude, beste hiru urtez luzatu daiteke lanpostu horretan segitzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala