Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
3121

AGINDUA, 2012ko ekainaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko lehiaketa-oposizioak deitzen dituena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezartzen ditu Hezkuntzako Ikuskaritzaren funtzio, eskuduntza eta ezaugarri nagusiak, baita Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko oinarrizko baldintzak ere; berau karrerako funtzionario irakasleentzat zuzendutako lehiaketa-oposizioen bitartez egingo da.

Abenduaren 19ko 15/2008 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan zenbait irakasle-kidego sortzen dituenak, berezko kidego gisa sortu du Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoa. Gainera, arau berak maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren aurreikuspenak txertatzen ditu eta sartzeko sistemaren ezaugarriak eta interesdunek bete beharreko baldintzak zehazten ditu.

2/2006 Lege Organiko, maiatzaren 3koa, irakaskuntza-kidegoetan sartu, bertan beste kidego batzuetara igaro eta espezialitate berriak eskuratzeari buruzko araudia onartzen duena; aipatutako legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrak irakaskuntza-kidegoetan sartzeko behin-behineko erregimena arautzen du, eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak, zehaztasunez eta oinarrian, Kidego horretara sartzeko jarraitu beharreko prozedura onartzen du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza-administrazioaren lan-eskaintza publikoa onartu da, Justizia eta Herri Administrazio Sailburuaren 2011ko abenduaren 19ko Aginduaren bitartez, eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legeko 37. artikuluak xedatutakoa bete du.

Horregatik guztiarengatik, azaldutakoaren arabera, eta Sail honi esleitu zaizkion eskumenak erabilita, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegora sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Irakaskuntza-administrazioaren lan-eskaintza publikoa onartzen duen Justizia eta Herri Administrazio Sailburuaren 2011ko abenduaren 19ko Aginduan iragarritako postuei dagokienez.

Bigarrena.– Aipatutako hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak onartzea.

AZKEN XEDAPENA

Aginduaren aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Sailean, bi hilabeteko epean, lehenago aipatutako datatik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 26a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

OINARRIAK

1.– Arau orokorrak.

1.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko lehiaketa-oposizioen deialdia egiten da.

1.2.– Guztira 25 postu eskaini dira, A1 azpitaldekoak, guztiak 2. hizkuntza-eskakizuna eta iraungitako derrigortasun-data eskatzen dute. 2 postu ezinduei erreserbaturiko txandarako izango dira.

1.3.– Ezinduei erreserbaturiko txandan eskainitako lanpostuak bete gabe geratuz gero, txanda librekoei gehituko zaizkie, eta hortik beteko dira.

1.4.– Hautaketa-prozedura horri honako arauak aplikatuko zaizkio:

2/2006 Lege organikoa, maiatzaren 3koa, hezkuntzari buruzkoa (LOE).

Abenduaren 23ko 17/1993 Legea, Europar Batasuneko partaide diren gainontzeko estatuetako herritarrak funtzio publikoko zenbait sektoretan sartzeari buruzkoa, abenduaren 29ko 55/1999 Legeak, Zerga, Administrazio eta Gizarte Mailako Neurriei buruzkoak, eman dion idazkeran.

Apirilaren 12ko 7/2002 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuei buruzkoa.

Otsailaren 19ko 2/1993 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren irakasle-kidegoei buruzkoa.

Abenduaren 19ko 15/2008 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren zenbait irakasle-kidego sortzeari buruzkoa.

Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoa.

276/2007 Errege Dekretua, otsailaren 23koa, irakaskuntza-kidegoetan sartu, bertan beste kidego batzuetara igaro eta espezialitate berriak eskuratzeari buruzko araudia onartzen duena (Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoari erreferentzia egiten diona); aipatutako legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrak irakaskuntza-kidegoetan sartzeko behin-behineko erregimena arautzen du.

343/2001 Dekretua, abenduaren 11koa, Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuek izan beharreko hizkuntza-eskakizun eta derrigorrezkotasunak zehazteko araubide espezifikoa ezartzen duena eta 3/2009 Dekretua, urtarrilaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostu-zerrenda onartzen duena.

Orokorrean aplikatu beharreko gainerako xedapenak, baita deialdi honetan xedatutakoa ere.

2.– Parte hartzeko baldintzak.

2.1.– Baldintza orokorrak.

Hautatze-prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek honako baldintza orokorrak bete beharko dituzte:

a) Espainiarra edo Europar Batasuneko estatu kideren batekoa izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izatea.

Herritar espainiarren zein Europar Batasunak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatzekoa den estatu kideetako herritarren ezkontideak eta ezkontideen ondorengoak ere sar daitezke, dagokion itunak horrela aurreikusten badu, horien nazionalitatea edozein dela ere, baldin eta ezkontideak zuzenbidez bereizita ez badaude, eta ondorengoei dagokienez, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak eta gurasoen mende bizi badira.

b) Hamasei urteak beteak izatea eta erretirorako oro har ezarritako adina betea ez izatea.

c) Nahi diren espezialitateei dagozkien eginkizunak betetzearekin bateraezina den gaixotasun edo mugapen fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Diziplina-espediente baten bidez inongo herri-administraziotako zerbitzutik bereizi ez izana, eta zeregin publikoetan jarduteko desgaituta ez egotea.

Nazionalitate espainiarra ez duten hautagaiek ere beren estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina-zehapenik edo zigorrik ez dutela egiaztatu beharko dute.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoko karrerako edo praktiketako funtzionario ez izatea edo karrerako funtzionario izendatua izateko zain ez egotea.

f) Lortu nahi den lanpostuari ezarri zaion 2. mailako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea, abenduaren 11ko 343/2001 Dekretuaren 3. artikuluak xedatutakoaren arabera.

2.2.– Berariazko baldintzak.

Baldintza orokorrak betetzeaz gain, hautagaiek honako hauek ere bete behar dituzte:

a) Doktoretza, Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura edo maila horretako tituluak izatea edo berau eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Atzerrian eskuratutako titulazioei dagokienez, bakoitzari dagokion homologazioa izan beharko du, urtarrilaren 16ko 86/1987 eta otsailaren 20ko 285/2004 Dekretuek eta ECI 3686/2004 Aginduak xedatzen dutenaren arabera, edo dagokion kidegoan irakasle-lanak egiteko aintzatespena, 89/48/EEE Zuzentarauak xedatutakoaren babesean.

b) Irakaskuntzako funtzio publikoa osatzen duten kidegoetako baten egotea.

c) Irakaskuntzako funtzio publikoa osatzen duten kidegoetako batean karrerako funtzionario gisa gutxienez 6 urteko antzinatasuna eta beste hainbeste urteko irakasle-esperientzia egiaztatzea.

2.3.– Minusbaliotasuna dutenentzat erreserbatutako txandan parte hartzeko berariazko baldintzak.

Prozedura horretan parte hartu ahal izango dute, 2.1 eta 2.2 ataletan deskribatutako baldintza orokorrak eta berariazkoak bete eta, horrez gain, Foru Aldundietako Gizarte Ongizate Saileko, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioko edo, hala badagokio, gai horretan eskuduntzak dituzten gainerako autonomia-erkidegokoetako organo eskudunek gutxienez % 33ko urritasun fisikoa aitortu diotenek, urritasuna hezkuntza-ikuskaritzan aritzearekin bateraezina ez bada.

Erreserba horretarako parte hartzeko eskaeran egin beharko da, eta berariaz adieraziko da horretarako eskatutako baldintza betetzen dela. Lanpostua lortutakoan, eskumena duten organoen ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da adierazitako baldintza hori betetzen dela.

Hala ere, hautaprobak egitean, epaimahaik zalantzarik izango balu hautagaiak sartu nahi duen kidegoan funtzionarioek egin ohi dituzten jarduerak egiteko hautagaiaren gaitasunaren inguruan, auziari buruzko irizpena eskatu ahal izango dio eskumena duen organoari. Kasu horretan, irizpena azaldu bitartean, hautagaiak baldintzapean jarraitu ahal izango du hautaketa-prozesuan, eta etenda geratuko da prozesuan onartzeko edo prozesutik kanporatzeko behin betiko ebazpena, adierazitako irizpena jaso arte.

Sarbide libreko hautagaien baldintza beretan egingo da hautaketa-prozesua, deialdi honetako 3.1.2. oinarrian adierazitakoaren arabera eska daitezkeen denboraren eta baliabide materialen egokitzapenen kalterik gabe.

Ezinduei erreserbaturikoen txandan lehiatzen diren hautagaiek ezin izango dute sarbide libreko txanda aukeratu, eta ezin izango dute prozeduraz aldatu gerora.

2.4.– Baldintzak bete eta mantentzea.

Oinarri honetan aipatutako baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea amaitzean, eta karrerako funtzionarioaren kargua hartzeko egunera arte bete beharko dira.

3.– Eskabideak.

3.1.– Eskabideari buruzko oharrak.

3.1.1.– Hautatzeko prozesuan parte hartu nahi dutenek ondorengo Internet helbidean aurki daitekeen eskaera elektronikoa bete behar dute: http://www.irakasle.net edo http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.

3.1.2.– Urritasuna duten hautagaiek hala adieraziko dute eskabidean, horretarako dagokion laukian, bai eta probak egiteko eskatzen dituzten egokitzapenak ere, denborari zein baliabide materialei dagokienez, gainerako hautagaien baldintza beretan lehiatu ahal izateko. Eskabide-orrian, egokitzapenak idazteko atalean, ezin badute idatzi azalpen osoa, orri atxiki batean idatziko dute. Egokitzapena eskatzen bada, horrez gain, 3.3.a) oinarrian adierazitako dokumentua aurkeztuko dute.

3.1.3.– Nazionalitate espainiarrik ez duten hautagaiek gaztelaniaren ezagutza-proba egin behar duten ala ez adierazi beharko dute. 6. oinarrian xedatutakoaren arabera salbuetsita badaude, berariaz adierazi beharko dute, eta dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko dute, tituluren bat badute edo aurreko deialdietan proba gainditu badute, 3.3.b) oinarrian adierazten den moduan.

3.2.– Tasak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz, deialdi honetan parte hartu nahi duen hautagai bakoitzak 21,37 euroko izen-emate tasa ordaindu beharko du:

Tasak eskaerak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko dira, eta bi moduotako bat aukeratu ahal izango da horretarako:

a) Jarraian aipatzen diren bankuetako edozein sukurtsaletan zuzenean ordaintzea, erakunde laguntzailearentzako frogagiria aurkeztuz: Euskadiko Kutxa, Kutxabank (BBK-Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa), BBVA, Santander, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Kaixabank (La Caixa) edo Bankoa. Inprimakiek barren kodea dutenez, kutxazain automatikoaren bidez egin daiteke ordainketa, irakurketa optikoarekin edo datuak eskuz antzemanez.

b) On-line ordaintzea: banku elektronikoaren sistemaren bitartez, sistemak berak erakusten dituen jarraibideen arabera, betiere interesduna modalitate horretako bezero baldin bada adierazitako banku-erakundeetatik edozeinetan. Ordainketa mota horren bitartez, ez da alferreko joan-etorririk egin behar eta ez da ilaran itxaron behar. Gainera, eguneko 24 orduetan erabil daiteke.

Azterketa egiteko eskubideak ordaindu ezean edo epez kanpo ordainduz gero, hautagaia prozesutik kanpo geldituko da. Banku-erakundean agiriak aurkezteak eta tasak ordaintzeak ez du, inola ere, ordezkatuko eskabidea behar den denboran eta eran, oinarri honetan adierazitako moduan, betetzeko izapidea.

3.3.– Agiriak.

Eskabideak aurkezteko epean, 3.1.1 oinarriak adierazitako eskaera elektronikoa betetzeaz gain, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Urritasuna duten hautagaiek probak egiteko denboraren eta baliabide materialen egokitzapenak eskatzen badituzte, urritasun-maila zehazteko organo tekniko eskumendunak emandako medikuaren irizpen teknikoa aurkeztu beharko dute, fede emanez egiaztatzen dituena aitortutako urritasun-maila eragin duten urritasun iraunkorrak, hautaketa-organoak balioetsi ahal izan dezan eskatutako egokitzapenak bidezkoak diren ala ez.

b) Espainiar nazionalitaterik ez duten hautagaiek 6.1 oinarrian adierazitakoaren arabera gaztelaniaren ezagutza-proba egitetik salbuetsita geratu nahi badute oinarri horretan aipatutako tituluren bat dutelako, tituluen fotokopia konpultsatua edo tituluak emateko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute. Halaber, aurreko deialdietan proba gainditu dutela-eta salbuetsita geratu nahi duten hautagaiek proba gainditua dutela egiaztatuko duen agiria aurkeztu beharko dute. Dokumentu horiek aurkeztu ezean, interesdunak ezingo dira salbuetsi, eta, hortaz, proba egin beharko dute, 6.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

c) 2. hizkuntza-eskakizun gisa homologatutako hizkuntza-egiaztagiriak dituztenek, berau justifikatzen duen agiria aurkeztu beharko dute.

Ezingo dira jarraian azaltzen diren egiaztagiriak aurkeztu, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eskumena baitira:

– Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna.

– EGA.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako Euskararen gaitasun-agiria edo goi-mailako egiaztagiria.

3.4.– Aurkezteko tokia.

3.4.1.– Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariari bidaliko zaizkio 3.3 oinarrian adierazitako agiriak, eta toki hauetako batean aurkez daitezke:

a) Aurretiko hitzorduarekin, Zuzenean bulegoetan:

– Araba: Zuzenean, Ramiro Maeztu, 10 behea-Vitoria-Gasteiz.

– Bizkaia: Zuzenean, Kale Nagusia, 85-Bilbao.

– Gipuzkoa: Zuzenean, Andia, 13-Donostia.

b) Eusko Jaurlaritzarekin dagokion hitzarmena izenpetu duten toki-administrazioen erregistroetan.

c) Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko, 38.4 artikuluan aurrez ikusitako gainerako tokietan, xedapen horretan ezarritako baldintzen arabera. Posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkeztu nahi bada eskabidea, kartazal irekian egingo da, zerbitzu horretako funtzionarioak eguna eta zigilua jar ditzan eskabidean, kartazala egiaztatu aurretik. Hala egin ezean, dagokion bulego publikoan sartu den datan aurkeztu dela ulertuko da.

3.4.2.– Eskaera Internet bidez egiten bada, esleitutako erreferentzia-zenbakia eta 3.2 oinarrian ezarritako formen tasa ordaintzeko datuak biltzen dituen hartu izanaren agiri bat lortuko da (Erakunde laguntzailearentzako alea). Gainera, hautagaiarentzako ordezkagiri bat eskuratuko da (Pertsona interesatuarentzako alea). Azkenik, eskaeraren hirugarren ordezkagiri bat lortuko da (Administraziorako alea), eta 3.3 oinarrian aipatutako betekizunetan daudenek bakarrik eta esklusiban aurkeztu beharreko dokumentazioari erantsiko diote eskabideak aurkezteko epean.

3.4.3.– Atzerrian egindako eskabideak tokian tokiko Espainiako ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan aurkeztu ahal izango dira, 3.5 oinarrian adierazitako epean, eta erakunde horiek eskumena duen administraziora igorriko dituzte. Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeko, deialdi honetako 3.2 oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio.

3.5.– Aurkezteko epea.

Eskabide elektronikoa betetzeko eta 3.3 oinarrian adierazten diren agiriak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasiko da eta irailaren 12an bukatuko da.

3.6.– Akatsak zuzentzea.

Eskabidean antzemandako material, egite-akatsak edo akats aritmetikoak edozein unetan zuzen daitezke, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera.

4.– Hautagaiak onartzea.

4.1.– Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak betetzeko epea amaitutakoan, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak ebazpena emango du hilabetean gehienez, eta onartutzat deklaratuko du pertsona onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta, bertan, zerrenda hori non dagoen erakusgai adieraziko da, jendeak ikus dezan.

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan azalduko da, baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Interneteko helbidean ere (http://www.irakasle.net edo http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net).

Zerrendan, datu hauek agertuko dira: abizenak eta izena, nortasun-agiri nazionalaren zenbakia edo antzekoren batena atzerriko nazionalitatea dutenen kasuan, hautagaiak parte hartzen duen txanda; kanpoan utzitakoen kasuan, berriz, kanpoan uzteko arrazoiak ere agertu beharko du. Halaber, gaztelaniaren ezagutza-proba zein hautagaik egin behar duten ere adieraziko da.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen ebazpena argitara ematean, interesdunak jakinaren gainean jarri direla joko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 71. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.2.– Erreklamazioak.

Hautagaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute 4.1 oinarrian aipatzen den behin-behineko zerrendaren aurka, hamar laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzendu ahal izango dute zerrendatik kanpo utzi duen akatsa. Halaber, datu pertsonaletan akatsak antzeman dituzten hautagaiek akatsak daudela adierazteko aukera izango dute epe horretan.

Erreklamazioak Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari bidaliko zaizkio, eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aipatzen dituen bulegoetan aurkeztuko dira.

Adierazitako epe horretan interesdunak ez badu konpontzen zerrendatik kanpora utzi duen arrazoia, bere eskabidean atzera egin duela ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 7.1.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.3.– Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.

Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak emandako ebazpenaren bidez onartu edo ezetsiko dira aurkeztutako erreklamazioak. Ebazpen berak onetsitzat joko du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan azalduko da, baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Interneteko helbidean ere (http://www.irakasle.net edo http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net).

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren arabera, prozesurako onartuta bezala agertzen diren hautagaiak joan ahal izango dira probak egitera. Gainera, baztertuta bezala agertu arren, deitutako ekitaldian ebazteko dagoen gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela egiaztatzen duten hautagaiak ere joan ahal izango dira.

4.4.– Onartutakoen zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei eskatzen zaizkien baldintzak beteta dituztela aitortzen zaienik. Deialdi honen 11. oinarrik xedatutakoari jarraiki, hautatuak diren hautagaiek aurkeztu behar dituzten agiriak ikusita interesdun batek eskatutako betebeharren bat ez duela betetzen egiaztatzen bada, prozedura honetan parte hartzetik ondoriozta litezkeen eskubide guztiak galduko ditu.

5.– Hautaketa-organoak.

5.1.– Hautaketa-prozesu honetako parte-hartzaileen hautaketa egiteko, epaimahaia izendatuko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, agindu baten bidez. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bi hilabeteko epean gehienez ere, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera.

Epaimahaian parte hartzea nahitaezkoa da, abstentzio edo errefusatze-arrazoiak direla eta 5.3 atalean aurreikusitakoaren kaltetan izan gabe.

Parte hartzeko lekapena izango dute eta 5.2 atalean aurreikusitako zozketan ez dute parte hartuko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduak deitutako Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartu duten epaimahaikideek, bai eta izendapen askez hornitutako lanpostuak betetzen dituztenek ere.

5.2.– Epaimahaiaren osaera eta izendapena.

Epaimahaiak bost kide izango ditu; hau da, epaimahaiburu bat eta lau epaimahaikide. Lau epaimahaikidek izan beharko dute jarduneko karrerako funtzionarioak eta Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegokoak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak libreki izendatuko du epaimahaiburua. Hezkuntza Ikuskarien Kidegoko edo Hezkuntza Ikuskarien Kidegoari esleitutako destino-osagarri bereko edo destino-osagarri horretatik gorako unibertsitateko irakaskuntza-kidegoetako karrerako funtzionarioei emango zaie lehentasuna epaimahaiburua aukeratzeko orduan.

Hiru epaimahaikide zozketa bidez izendatuko dira, Euskadiko ikuskatzaile kidegoko kideen artean. Epaimahaikide bat beste hezkuntza-administrazioetako kudeaketa-lanetan diharduten Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko funtzionarioek izendatuko dute.

Kidegoan antzinatasun txikiena duen kidea arituko da idazkari, epaimahaiak besterik erabaki ezean.

Trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza orekatua izatea bermatuko da, otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 4/2005 Legearen 20.4.b) eta 20.6 artikuluetan aurreikusita dagonenaren arabera.

Halaber, Autonomia Erkidego honetan ofizial diren bi hizkuntzetan gai izatea bermatuko da.

Prozedura berari jarraiki, epaimahaikide titular bakoitzaren ordezkoa izendatuko da.

5.3.– Epaimahaiko kideen abstenitzea eta errefusatzea.

5.3.1.– Abstentzioa.

Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta Langileriaren Kudeaketa zuzendariari horrela jakinaraziko diote, baldin eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 28. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko hautaprobetarako hautagaiak prestatzen lanik egin izan badute.

Aurreko paragrafoan ohartarazitako gorabeheretan sartuta ez daudela agertzeko, berariazko aitorpena eskatuko diete epaimahaiburuek hautaketa-organoetako kideei.

Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko hautaketa-organoen izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Organo eskumendunak dagokion erabakia hartu beharko du.

5.3.2.– Errefusatzea.

Hautagaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen Legeak, 29. artikuluan aurrez ikusitako baldintzak ematen badira.

5.4.– Epaimahaia eratzea.

Epaimahaiburuak aldez aurretik deialdia egin ondoren, Epaimahaia eratuko da, izendatutako kide guztiak (titularrak zein ordezkoak) bertan daudela, ahal bada behintzat. Hala ere, eratutzat joko da epaimahaiburua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak bertan badira.

Langileriaren Kudeaketa zuzendariak baloratu beharko dituen aparteko gorabeherarik gertatu ezean, Epaimahaia eratu ondoren, honako kide hauek egon beharko dute organoaren jarduera baliozkoa izateko: epaimahaiburua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak.

5.5.– Epaimahaiaren eginkizunak.

5.5.1.– Epaimahaiari dagokio:

a) Hautaketa-prozesuko aldien garapena, deialdi honetan xedatutakoaren arabera.

b) Oposizio-aldiko proben kalifikazioa.

c) Epaimahaiek oposizio-aldian emandako puntuak lehiaketa-aldiko puntuei batzea, hautagaiak sailkatzea eta oposizio-lehiaketa gainditzen dutenen izenak aldarrikatzea.

d) Hautatuak izan diren eta hautaketa-prozesua gainditu duten hautagaien zerrendak prestatzea, eta deialdia egin duen organoari horiek helaraztea.

5.5.2.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, ezarritakoaren arabera funtzionatu behar du Epaimahaiak.

5.6.– Aholkulariak eta laguntzaileak.

Epaimahaiak euren lanetara aholkulari espezialistak sartzea proposa dezake, baita laguntzaileak ere. Lehenengoen funtzioa Epaimahaikideei ezagutza eta merezimenduak ebaluatzeko aholkua ematea izango da. Laguntzaileek Epaimahaiari lagunduko diote azken horrek eskatutako funtzio teknikoak egiten. Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak izendatuko ditu.

Aholkulariek eta laguntzaileek izendatutako funtzioari dagokion lanbide-gaitasuna izan behar dute, eta horien lana dagozkien gaitasunetara mugatuko da.

5.7.– Hautagaien aukera-berdintasuna.

Beharrezkoa izanez gero, hautaketa-organoek bidezko diren neurriak hartuko dituzte urritasunak dituzten hautagaiek ariketak egiterakoan gainerako parte-hartzaileen aukera berak izan ditzaten. Horretarako, urritasunak izan eta deialdi honetako 3.1.2 oinarrian aurreikusten den moduan eskatzen duten pertsonentzat, ariketak egiteko dagoen denborari eta baliabideei dagozkien balizko egokitzapenak egingo dira, betiere baldin eta urritasun horiek hezkuntza-ikuskaritzari dagozkion lanak normaltasunez egitearekin bateragarriak badira eta egokitzapen horiek probaren edukia desnaturalizatzen ez badute.

5.8.– Zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordaina.

Hautaprobetan diharduten Epaimahaikideek zerbitzuaren ondorioz kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango dute, une bakoitzean aplikatu beharreko araudiak aurrez ikusitakoaren arabera.

6.– Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba, nazionalitate espainiarrik ez duten hautagaientzat.

6.1.– Oposizio-aldiko probak egin aurretik, nazionalitate espainiarrekoak ez diren hautagaiek proba baten bidez egiaztatu beharko dute gaztelaniaren ezagutza, hizkuntza hori behar bezala ulertzeko eta ahoz eta idatziz erabiltzeko gai direla egiaztatzeko. Proba hori baloratzeko epaimahaiak izendatuko duen ebazpenean zehaztuko dira probaren tokia, data eta ordua. Proba egitetik salbuetsita daude titulu hauetakoren bat dutenak: Atzerriko Hizkuntza gisa Espainieraren Goi Mailako Diploma (urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarria), Atzerritarrentzako Espainieraren Gaitasun Ziurtagiria (hizkuntza-eskola ofizialek emana) edo Filologia Hispanikoan edo Erromanikoan lizentziaduna izatearen titulua; betiere, dagokion egiaztagiria erantsi badiote eskabideari. Salbuetsita geratzen dira, halaber, dagokion kidegoan sartzeko alegatzen duten titulua Espainiako estatuan emana eta burututa duten pertsonak, jatorria dela eta gaztelania ezagutuko dutela ondoriozta dakiekeen naziotasun ez espainiarreko pertsonak eta aurreko deialdietan proba hau gainditu izana egiaztatzen dutenak.

6.2.– Hautagaiei egindako deialdian zehaztuko dute epaimahaiek gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko probaren edukia. Horretarako, aintzat hartuko da urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretua (azaroaren 8ko EAOa).

6.3.– Epaimahaiburu batek eta lau epaimahaikidek osatuko duten epaimahaiak baloratuko du atal honetan aipatzen den proba. Langileriaren Kudeaketa zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntza irakasleen kidegoko jarduneko funtzionarioen artean izendatuko ditu epaimahaikideak, Gaztelania eta Literaturaren espezialitatean.

6.4 – Proba «gai» ala «ez gai»rekin kalifikatuko da, eta «gai» kalifikazioa atera beharko da, oposizio-aldiko probak egin ahal izateko. Proba bukatu eta kalifikatu ondoren, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren webgunean (http://www.irakasle.net edo http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) erakutsiko dira ateratako emaitzak. Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Langileriaren Kudeaketa zuzendariari, hilabeteko epean, emaitzak erakutsi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

6.5.– Proba hau baztertzailea da, eta, hortaz, probara aurkeztu behar izan eta aurkeztu ezean edo «gai» kalifikazioarekin gainditu ezean, hautagaia hautaketa-prozesutik kanpora geratuko da.

7.– Oposizio-aldia.

7.1.– Probaren definizioa eta helburuak.

Oposizio-aldia hautagaiek egingo duten ikuskaritza-funtzioari dagokion ezagutza pedagogiko, administrazio-ezagutzak eta hezkuntza-legedia, baita funtzio hori betetzeko berariazko ezagutzak eta teknikak ere, baloratuko dituen proba bat izango da.

7.2.– Gai-zerrenda.

Proba hori prestatzeko gai-zerrenda abenduaren 11ko EDU/3429/2009 Aginduaren bitartez argitaratutako A eta B zatiena izango da. Agindu horrek onartzen du Hezkuntzako Ikuskarien Kidegora sartzeko hautaketa-prozesuaren oposizio-aldiko gai-zerrenda.

Gai-zerrendako B zatia zabaldu egin da deialdi honetako II. eranskineko gaiekin, eta horiek hezkuntzako ikuskaritzaren organoen egitura eta funtzionamenduari buruzkoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-antolakuntzari buruzkoak dira.

7.3.– Probaren deskribapena eta osaera.

Probak hiru zati izango ditu, eta jarraian azaltzen denaren araberakoa izango da:

I. zatia: idatziz gai-zerrendako A zatiko gai bat garatuko da; hautagaiek Epaimahaiak zozketaz hautatutako bi gairen artean aukeratuko dute.

Probaren zati hori guztiek batera egingo dute hautagaiak deitutako egunean. Berau egiteko gehienezko denbora hiru ordukoa izango da eta ezingo da material osagarririk erabili.

II. zatia: Hezkuntza-ikuskaritzaren jarduerarako teknika egokiei buruzko kasu praktiko bat idatziz aztertzea izango da eta Epaimahaiak proposatutakoa izango da.

Probaren zati hori guztiek batera egingo dute hautagaiak deitutako egunean. Berau egiteko gehienezko denbora hiru ordukoa izango da.

III. zatia: ahoz gai-zerrendako B zatiko gai bat garatuko da; hautagaiek Epaimahaiak zozketaz hautatutako bi gairen artean aukeratuko dute.

Hautagaiek bi ordu izango dituzte berau prestatzeko eta egoki deritzoten material osagarria erabil dezakete. Material hori hautagaiek ekarri beharko dute, baita ahozko azterketaren ondoren Epaimahaiari emango dioten gidoia ere. Ahozko azterketa, gehienez, berrogeita bost minutukoa izango da eta, amaitutakoan, Epaimahaiak edukiari buruzko galderak egin ditzake. Amaierako eztabaida hori ezingo da hamabost minutu baino gehiagokoa izan.

7.4.– Egutegia.

Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren ebazpen bidez adieraziko da oposizio-aldia egiteko lekua eta datak, gaztelaniaren ezagutzak egiaztatzeko aurretiazko probari buruz 6. oinarrian xedatutakoaren kaltetan izan gabe.

Epaimahaiak adieraziko du III. zatiari hasiera emateko data, baita banakako probak lehenbizi egin behar dituzten hautagaien zitazioak eta egokitzat jotzen diren beste gai batzuk ere; iragarpen horiek probak egingo diren ikastetxeko iragarki-tauletan jarriko dira, baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren webgunean ere (http://www.irakasle.bet edo http://www.hezkuntza-ejgv.euskadi.net).

Hautagaiei ariketa kolektiboa egiteko deia jasotzen dutenak ezarritako datan eta orduan aurkeztu beharko dute epaimahaiaren aurrean. Banakako probei dagokienez, egun bakoitzerako deitutako hautagaik epaimahaiak egintzak hasteko ezarritako orduan aurkeztu beharko dute.

Behin epaimahaiaren aurreko banakako egintzak hasita, hautagaientzako hurrengo deialdiak probak egingo diren ikastetxeetan iragarriko, hasiera baino hogeita lau ordu lehenago, gutxienez. Era berean, informazio hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren webgunean ere jakinaraziko da (http://www.irakasle.net edo http://hezkuntza.ejgv.euskadi.net), informazio moduan.

7.5.– Garapena.

Epaimahaien aurreko hautagaien egintza-ordenak ez du parte-hartzearen txanda kontuan izango, eta, beraz, batera egingo dute. Probaren III. zatia alfabetikoki hasiko da W letratik hasita. Letra hori izan zen, hain zuzen, 2011-2012 ikasturtean ordezkapenak egiteko hautagaien kudeaketa prozesurako eta ikasturte horretan egin daitekeen beste edozein hautaketa-prozesurako ordena alfabetikoa zehazteko egindako zozketaren emaitza; emaitza hori Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2011ko martxoaren 28ko ebazpenaren bidez jakinarazten da.

Hautagaien lehen abizena aipatutako letraz hasten ez bada, epaimahaiak egintza-ordena hurrengo letrarekin edo letrekin hasiko du. Edozein unetan, epaimahaiak hautagaiei identifikatzeko eska dakieke, eta NAN, edota jatorrizko herrialdeko antzeko dokumentu bat, pasaportea edo jabearen argazkia duen gida-baimena aurkeztu beharko dute.

Hautagaiak oposizio-aldiko hiru probak egin behar dituzte. Hirurak egiten ez dituztenak epaimahaiak baztertuko ditu, proba guztiak egin ez izanagatik.

Era berean, hautagaietakoren batek deialdi horretarako eskakizun guztiak betetzen ez dituela jakinez gero, epaimahaiak, lehenbizi hari entzunda, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari haren kanporaketa proposatuko dio eta, era berean, pertsona horren onarpen-eskaeran zer-nolako desegokitasunak dauden jakinaraziko dio, dagozkion ondorioetarako. Kasu horretan, dagokion ebazpena gauzatu bitartean, hautaketa-prozesuan parte hartzen jarraitu ahal izango du, modu baldintzatuan. Halaber, epaimahaiak du ariketak egiten direnean edozein iruzur egiten duten hautagaiak hautatze-prozesutik kanporatzeko ahalmena.

Interesdunak kanporaketa-ebazpen honen kontra, gorako errekurtsoa jarri ahal izango dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

7.6.– Oposizio-aldiko probaren kalifikazioa.

7.6.1.– Probaren zati bakoitzaren kalifikazioa 0 puntutik 10 puntura bitartekoa izango da.

Hautagai bakoitzak ariketa bakoitzean lortutako puntuazioa epaimahaian dauden kide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoaren bidez finkatuko da. Epaimahaian dauden kideek emandako puntuazioetan hiru puntu edo gehiagoko aldea badago, kalifikazio altuena eta baxuena ez dira kontuan hartuko, eta gainerako kalifikazioekin egingo da batez bestekoa.

Proba gainditzeko, hautagaiek, zati bakoitzean gutxienez 5 puntu lortu beharko dituzte. Lehiaketa-aldira pasako dira, bakarrik, oposizio-aldian 5 puntu edo gehiago lortu duten hautagaiak.

Oposizio-aldiko kalifikazio globala lortze aldera, I. eta III. zatiek % 30 balioko dute, eta II. zatiak % 40.

7.6.2.– Oposizio-aldian lortutako kalifikazioen argitaratzea.

Probaren zati bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak hautagaiek lortutako puntuazioen zerrenda ikusgai jarriko du epaimahai bakoitzak egoitza duen ikastetxean, baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Interneteko helbidean ere (http://www.irakasle.net edo http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net). Puntuazio horien aurka, hautagaiek erreklamazioa jar dezakete dagokien epaimahaian, bi laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik hasita. Erreklamazio horiek epaimahai bakoitzak egoitza duen ikastetxean aurkeztu beharko dira. Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta berrogeita zortzi ordu igaro ondoren, epaimahaiek behin betiko notak jakinaraziko dituzte, aipatutako tokietan, eta puntuazioak aldatu ez badira erreklamazioak ezetsi egin direla ulertu beharko da.

Geroago, oposizio-aldian hautagaiek lortutako kalifikazio totala Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren ebazpenaren bidez jakinaraziko dira, probaren zati guztiak gainditu ondoren.

Ebazpen horren aurka, prozeduraren amaiera den aldetik, ezingo da errekurtsorik ipini, eta interesdunek, hala badagokie, dagokien errekurtsoa jar dezakete behin betiko ebazpenaren aurka, deialdi honetako 10. oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

8.– Lehiaketa-aldia.

8.1.– Lehiaketa-aldian prozesuan parte hartzen duten pertsonek aurkeztutako merezimenduak hartuko dira kontuan, deialdi honen I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera.

Lehiaketa-aldian hautagai bakoitzak bere merezimenduengatik lor dezakeen gehienezko puntuazioa 10 puntukoa izango da.

8.2.– Merezimenduak baloratzeko orduan, oposizio-aldia gainditu duten hautagaiek, deialdi honetako I. eranskinean gaineratzen den baremoko justifikatzeko dokumentazioa aurkeztuko dute, oposizio-aldiko emaitzak argitara eman eta hamar laneguneko epean. Deialdi honetan zehaztutako dokumentazioaren bidez eta ezarritako epearen barruan behar bezala justifikatutako merezimenduak hartuko dira kontuan, ez besterik.

Hautagaiak izango dira aurkeztutako dokumentazioaren berariazko arduradunak. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta badago, parte-hartzaileak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko du, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.

Administrazioak edozein unetan beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioaren egiaztatzea eskatzeko eskubidea izango du.

8.3.– Hautagai bakoitzari dagokion puntuazioaren ezarpena, epaimahaiek delegatuta, Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzak egingo du, I. eranskineko IV.2 eta IV.4.3 ataletako merezimenduak izan ezik; horiek Epaimahaiak baloratuko ditu.

8.4.– Lehiaketa-aldian lortutako puntuazioen argitaratzea.

Lehiaketa-aldiko hautagai bakoitzari jarritako puntuazioa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren ebazpen bidez, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren webgunean (http://www.irakasle.net edo http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) argitaratuko da.

Interesdunek ebazpen horren aurkako erreklamazio-idatzia igor diezaiokete Langileriaren Kudeaketa zuzendariari, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik hasita hamar laneguneko epean.

Erreklamazioak ebatzitakoan, lehiaketa-aldiko hautagai bakoitzari jarritako behin-behineko puntuazioa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren ebazpen bidez, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren webgunean (http://www.irakasle.net edo http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) argitaratuko da.

Ebazpen horren aurka, prozeduraren amaiera den aldetik, ezingo da errekurtsorik ipini, eta interesdunek, hala badagokie, dagokien errekurtsoa jar dezakete behin betiko ebazpenaren aurka, deialdi honetako 10. oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

8.5.– Lehiaketa-aldiaren kalifikazioa oposizio-aldia gainditu duten hautagaiei soilik aplikatuko zaie.

8.6.– Aurkeztutako dokumentazioa hautagai bakoitzak jaso ahal izango du, hautatutako hautagaien zerrenda argitara ematen duen Aginduak zehaztutako lekuan eta epean zehar, karrerako funtzionario izendapena egiteko dokumentazioa izan ezik, betiere hautagairen batek erreklamaziorik egiten ez badu; halakorik egingo balu, dokumentazioa gorde egin liteke, egiaztapen edo froga gisa. Dokumentazioa epe horretan jasotzen ez bada, hura berreskuratzeari uko egiten zaiola ulertuko da, eta jasotzeko eskubidea galduko da.

9.– Prozesuaren puntuazio globala, hautagaien ordenatzea eta hautaketa-prozesua gainditzea.

9.1.– Prozesuaren puntuazio globala.

Parte-hartzaile bakoitzaren puntuazioen ponderazioa, puntuazio globala lortzeko, hau izango da: bi heren oposizio-aldirako eta heren bat lehiaketa-aldirako.

9.2.– Hautagaien ordenatzea.

9.2.1.– Epaimahaiak aldi bakoitzeko puntuazioak lortu eta ponderatu ondoren, oposizio-aldian eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu duten hautagaiak ordenatuko ditu, lortutako puntuazio globalaren arabera. Guztiak batera agertuko dira, sarbide libreko txandan edo ezinduei erreserbaturiko txanda parte hartu dutenak.

9.2.2.– Ordenatzean berdinketarik balego, hurrenez hurren ondorengo irizpideen arabera ebatziko dira:

a) Oposizio-aldian puntuazio handiagoa lortu izana.

b) Oposizio-aldiko ariketa bakoitzean puntuazio handiagoa lortu izana, ariketak deialdi honetan agertzen diren ordenaren arabera.

c) Lehiaketa-aldiko merezimenduen atalean puntuazio handiagoa lortu izana, atal horiek deialdian agertzen diren ordenaren arabera.

d) Lehiaketa-aldiko merezimenduen azpiataletan puntuazio handiagoa lortu izana, azpiatal horiek deialdian agertzen diren ordenaren arabera.

e) Berdinketak bere horretan badirau, eta deialdi honi dagokion Kidegoan emakumeen ordezkaritza % 40 baino baxuagoa dela kontuan hartuta, berdinketa hausteko irizpide bezala emakumeen lehentasuna erabiliko da. Salbuespena izango da lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituenean (nolanahi ere, ezaugarriok ez dute eragin behar sexuaren ziozko bereizkeriarik; kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea. Hala eta guztiz ere, berdinketak bere horretan badirau, hautaketa-organoak egoki iritzitako gaitasun-proba osagarriak egingo ditu.

9.3.– Hautaketa-prozesua gainditzea.

9.3.1.– Praktika-aldira pasatzeko hautatuko dira hautagaiak, baldin eta, dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatua izanik eta puntuazio globalaren arabera ordenatu ondoren, deitutako lanpostu-kopuru osoaren berdina edo txikiagoa den hurrenkera zenbakia badute.

9.3.2.– Epaimahaiak hautatutakoen behin-behineko zerrenda osatuko du, bertan sarbide libreko txandakoak eta ezinduei erreserbaturiko txandakoak agertuko dira, eta puntuazioaren eta aurreko ataletan azaldutako irizpideen arabera ordenatuko dira.

Sarbide libreari dagokion hautaketa-prozesua gainditu duten hautagaien zerrenda prestatzean, ezinduei erreserbaturiko txandan bete gabe geratu diren lanpostuak batuko dizkiote Epaimahaiak hasiera batean txanda horretan zeudenei.

Epaimahaiak ezingo du inoiz eskainitako lanpostuen zenbateko hori baino gehiagoko hautagai kopurua gainditutzat eman.

10.– Hautatuen zerrenda argitaratzea.

10.1.– Epaimahaiak Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari bidaliko dizkio hautatuen behin-behineko zerrendak, eta honek aditzera emango ditu, Hezkuntza lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren webgunean (http://www.irakasle.net edo http://hezkuntza-ejgv.euskadi.net) argitara emango den ebazpenaren bidez.

Hautagaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute zerrenda horien kontra, egon daitezkeen akatsengatik, hiru laneguneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

10.2.– Erreklamazioak ebatzi ondoren, Epaimahaiak Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari bidaliko dizkio hautatuen behin betiko zerrendak, eta honek aditzera emango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Hezkuntza lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren webgunean (http://www.irakasle.net edo http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) argitara emango den ebazpenaren bidez.

Ebazpen honen kontra, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zerrenda horien ale bat deialdia egiten duen organoari helaraziko zaio, eta prozesuaren garapenean sortutako gainerako dokumentazio Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzaren zaintzapean geldituko da.

10.3.– Epaimahaiak, hautatutakoen zerrendarekin batera, beste zerrenda ordenatu bat ere prestatuko du hautatutako hautagai ordezkoekin, zerrendakide kopuru bera izango duena, aurkez daitezkeen errekurtsoak onetsiz gero, edo hautatze-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egin izanagatik hautatuko hautagairen batek izaera hori galtzen duen kasurako.

10.4.– Hautaketa-prozesua amaitutakoan, errekurtsoa onartuta edo sententzia ebatzi bada, praktika-aldira pasatzeko pertsona berri bat izendatu behar bada, hautatutako pertsona izendatzeak ez du Epaimahaiak aitortutako hautatutakoen behin betiko zerrendan eragingo.

10.5.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Epaimahaiak hautatutako ordezkoen zerrenda argitaratutakoan, berariazko deialdia irekiko du, pertsona horiek Hezkuntza-ikuskaritzako lanpostuetarako irakasleen ordezko hautagaien berariazko zerrendara txertatzeko aukera izan dezaten. Aukera horretaz baliatzen direnek zerrenda batean sartu, eta hautaketa-prozeduran lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira.

11.– Hautatutakoek aurkeztu beharreko agiriak.

11.1.– Agiriak aurkeztea.

Hautatutako hautagaiek hogei egun naturaleko epea izango dute ondorengo agiriak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkezteko, oposizio-lehiaketa gainditu duten hautagai hautatuen behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita:

a) Kidegoan sartzeko eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua emateko eskubideak ordaindu direla adierazten duen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua. Salbuetsita geratuko dira merituak aurkezteko epean edo hizkuntza-eskakizunak ziurtatzeko proba egiteko aurkeztu duten hautagaiak. Atzerrian lortutako tituluen kasuan, dagokion homologazioa edo irakasle-kidegoan jarduteko behar den onespenaren kredentziala erantsi beharko da, 89/48/EEE Zuzentaraua aplikatuz.

b) Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua. Espainian bizi diren atzerriko hautagaiek aurkeztu beharko dute NANaren fotokopia konpultsatua, jatorrizko herrialdeko antzeko agiria edo pasaportea eta indarrean dagoen Europako Erkidegoko egoiliarraren txartela edo horren senitartekoarena edo, hala badagokio, indarrean dagoen Europako Erkidegoko egoiliarraren aldi baterako txartela edo Europako Erkidegoko langile mugakidearena. Europako Batasuneko kide diren estatuetako hautagaiek edo Europako Parlamentuaren zirkulazio askeari buruzko 2004/38/EE Zuzentaraua eta zuzentarau hori Espainiako ordenamendu juridikora sartzeko aplikagarri zaion estaturen batekoak diren hautagaiek nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua, eta egoitza-txartela eskatu izanaren ordezkagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baldin eta, atzerrian bizi direlako edo Espainian egonaldi araubidean daudelako, Espainian bizi ez badira. Gorago adierazitako horien familiartekoek ondokoak aurkeztu beharko dituzte: pasaportearen, bisatuaren eta, hala behar izanez gero, dagokion txartela eskatu izanaren ordezkagiriaren edo bisatuaren eta txartelaren salbuespena eskatu izanaren ordezkagiriaren fotokopia konpultsatua. Aurkeztu beharko dituzte, halaber, horrekin lotura duen espainiarraren edo Europako Batasuneko nahiz aurreko lerroaldean adierazitako Estaturen bateko herritarraren zinpeko deklarazioa edo agintza, hitza emanez ezkontidearengandik ez dagoela zuzenbidez bereizita eta, hala balitz, hautagai horren pentzutan edo bere kargura bizi dela adieraziz.

c) Zinpeko aitorpena edo agindua, ondokoak adieraziz: inongo administrazio publikotik ez dutela zigor-espediente baten ondorioz egotzi, ez dutela herri-jardueretarako ezgaitu, eta ez dagoela Herri Administrazioetan jarduten duten langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasun legezko inolako kausatan sartuta. Nazionalitate espainiarra ez duten hautagaiek beren jatorriko estatuan funtzio publikoan aritzeko diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu beharko dute.

d) Urritasunen bat izan eta bere izaera hortaz baliatutako hautagaiek, Foru Aldundietako, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioko edo, hala badagokio, dagokion autonomia-erkidegoko organo eskudunen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, izaera hori eta dagozkion lan eta funtzioak betetzeko bateragarritasuna jasotzen dituena.

e) Gaixotasunik ez izatea eta Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoko eginkizunekin bateraezina den muga fisiko edo psikologikoaren eraginik ez izatea egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria.

11.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko da gaztelaniaz eta euskaraz bestelako atzerriko hizkuntzaren batean emandako dokumentazio guztia; zinpeko interpreteak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

11.3.– Epe horren barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, adierazitako agiriak aurkezten ez baditu, edo horiek aztertu ondoren aipatutako Aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe. Ezinbesteko kasu batean dagoenak berehala jakinaraziko dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari, idatziz, aipatutako Zuzendaritzak aztertzeko.

12.– Praktiketako funtzionarioak izendatzea.

12.1.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak praktiketako funtzionario izendatuko ditu hautatutako hautagaiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko behar diren baldintzak betez gero. Hautagai horiek esleituko zaizkien lekuetan egin beharko dituzte praktikak, eta leku horietara lotzen ez diren hautagaien kasuetan, hautaketa-prozesuari uko egiten diotela ulertuko da.

12.2.– Praktikak egiteko luzapena lortzeak ez du gainerako hautagaiei esleitutako lanpostuetan aldaketarik ekarriko, ezta hautatutako pertsonen zerrendan ere.

12.3.– Praktiketako funtzionario izendatzen dituztenetik karrerako funtzionario izendatu bitartean, hautagaiei egokituko zaien araubide juridiko eta administratiboa praktiketako funtzionarioena izango da.

12.4.– Praktiketako aldirako lortutako lekuak behin-behinekoak izango dira. Praktiketako funtzionario izendatu dituzten hautagaiek lanpostu-hornikuntzarako deituko diren hurrengo lehiaketetan parte hartu beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskari gisa behin betiko lehen lanpostua lortu arte.

12.5.– Lanpostuen esleitzea hautaketa-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera egingo da.

13.– Praktika-aldia.

13.1.– Praktika-aldiaren xedea hautatutako hautagaiek Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoari dagozkion funtzioak betetzeko prestakuntza egokia duten egiaztatzea da.

Praktika-aldiak sei hilabete iraungo du, kasu bereziak izan ezik, orduan hiru hilabete baino gehiago jarraian irautea eskatuko baita.

Horren garapen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandako ebazpenaren araupen izan da. Fase hori 2012-2013 ikasturteko bigarren hiruhilekoan hasiko da.

13.2.– Praktikak kalifikatzeko batzordeak izendatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoko karrerako funtzionario langileak zainduko du praktika-aldia.

13.3.– Praktika-aldian lanpostuan sartzeko eta trebatzeko ekitaldiak, kalifikazio-batzordeek programatutakoak, egin hala izango dira. Horrez gain, batzordeek hautagaiei amaierako txostena egiteko eskatu ahal izango diete, topatutako zailtasunak eta jasotako laguntzak balora ditzaten.

13.4.– Praktika-aldia amaitzean hautagai guztiek «Gai» edo «Ez gai» kalifikazioa jasoko dute. Dagokion kalifikazio-batzordeak emango du aipatutako balorazioa, betiere 13.1 atalean aipatutako Ebazpenak ezarritako irizpideen arabera. Edonola ere, balorazioa egitean aintzat hartuko dira tutoretza-lanak egindako pertsonaren txostenak, praktika-aldia garatutako Ikuskaritza Guneko Buruarenak edo programatutako prestakuntza-jardueren arduradunenak.

«Ez gai» kontsideratzen diren hautagaiak hurrengo promozioko hautagai hautatuekin batera sartu ahal izango dira lanera; praktika-aldia behin bakarrik errepikatuko da. Pertsona horiek aukeratutako azken izangaiaren hurrengo lekua beteko dute, sartu diren promozioko espezialitatean.

Hurrengo urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoaren hautaketa-prozesua deituko ez balitz, «ez gaitzat» zein ikasturtetan jo dituzten, hurrengo ikasturtean egingo dute praktika-aldia.

Lanean hasten ez direnek edo bigarrenez «Ez gai» kalifikazioa jasotzen dutenek Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoko karrerako funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskubide guztiek galduko dituzte. Arrazoidun ebazpen baten bidez, deialdia egin duen agintariak eskubide horien galera aldarrikatuko du.

13.5.– Behar bezala justifikatutako arrazoiak, Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzak kontuan hartu dituenak, direla eta praktika-aldira ikasturte bat beranduago sartu behar duten horiek idatziz eskatu beharko dute hogei egun naturaleko epean, hautatutako hautagaien behin betiko zerrendak argitara eman eta hurrengo egunetik hasita. Eskaerarekin batera ziurtagiriak ere aurkeztu beharko dituzte.

14.– Karrerako funtzionarioak izendatzea.

Behin agiriak egiaztatuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak hauxe argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: praktika-aldia gainditu duten hautagaien eta praktikak egitetik salbuetsita zeuden hautagaien Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoko karrerako funtzionarioen izendapena. Praktiketako funtzionario zein ikasturtetan izendatu dituzten, hurrengo ikasturtearen hasierako egunetik aurrerako indarra izango du izendapenak.

15.– Izaera pertsonaleko datuen trataera.

Pertsona parte-hartzaileek aurkeztutako datuak dagokien prozeduran edo jarduketan aurreikusitako xedeetarako baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak inola ere ez dira tratatuko edo hirugarrenei lagako, eragindakoaren baimen dudagabekoarekin, edo Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 15eko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko BOE, 298. zk.) aurreikusitako kasuetan ez bada.

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, datuak lagatzen dituen pertsonak, edozein unetan, eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubideak bete ahal izango ditu, erregelamenduan zehaztuko den moduan. Fitxategi honen erabilera eta funtzionamendua Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen aurreikuspenera egokitu beharko da.

II. ERANSKINA

Hezkuntzako Ikuskarien Kidegora sartzeko prozeduraren oposizio-aldiko gai-zerrendaren A zatia.

1.– Hezkuntza herritarren oinarrizko eskubide gisa. Derrigorrezko hezkuntza: jatorria, hedapena eta joerak.

2.– Gaur egungo gizartearen hezkuntza-beharrak. Hezkuntzaren kontzeptua etengabeko prozesu gisa.

3.– Hezkuntzaren garrantzia Europar Batasunean. Europako Heziketa Programak.

4.– Heziketa-ekintza atzerrian.

5.– Hezkuntza-sistemaren helburuak Europako hezkuntza-helburuen baitan.

6.– 2/2006 Lege organikoa, maiatzaren 3koa, hezkuntzari buruzkoa. Egitura, printzipioak, xedeak eta edukia.

7.– Hezkuntza-sistema Espainian: ezaugarriak, egitura eta antolaketa.

8.– Kalitatea eta zuzentasuna hezkuntzan. Hezkuntza eta kohesio soziala. Hobetzeko politikak.

9.– Oinarrizko irakaskuntza ikasleen hezkuntza komunaren berme gisa eta aniztasunari arreta oinarrizko printzipio gisa. Curriculumaren elementuak. Oinarrizko gaitasunak curriculumaren elementu kohesionatzaile gisa.

10.– Heziketa– eta lanbide-orientazioa. Tutoretza irakasleen jarduera gisa.

11.– Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua. Prozesuaren elementuak eta faseak. Ikasteko baldintzak eta moduak.

12.– Hezkuntzaren dimentsio etikoa: balioen hezkuntza.

13.– Aukera-berdintasuna hezkuntzan. Aniztasunari arreta emateko berariazko neurriak.

14.– Berdintasunerako hezkuntza. Hezkidetza. Hezkuntza kultura anitzeko testuinguruetan.

15.– Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak. Hezkuntzan eta ikastetxeen kudeaketan duten eragina.

16.– Irakurketa eta liburutegien erabilera sustatzea. Irakurmenaren garapena, ohiturak eta jarrerak. Neurriak eta programak.

17.– Ebaluazioaren printzipioak eta ereduak hezkuntza-sisteman. Hezkuntza-ebaluazio motak, helburuak eta prozedurak.

18.– Ebaluazioaren garrantzia irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Ebaluazioaren ezaugarriak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan.

19.– Heziketa-esperimentazioa, ikerketa eta berrikuntza. Heziketa-berrikuntzak sartzeak, zabaltzeak eta indartzeak eragiten dituen zailtasun eta estrategiak. Heziketa-berrikuntzaren ebaluazioa.

20.– Irakasleen prestakuntza: hasierako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza. Irakasleen prestakuntzaren egiturak. Prestakuntzaren garrantzia ebaluatzea irakasle-lanetan.

21.– Eskola-komunitatearen parte-hartzea Espainiako hezkuntza-sisteman. Parte-hartze organoak. Europar Batasuneko joera nagusiak.

22.– Ikastetxeen pedagogia-, antolakuntza- eta kudeaketa-autonomia. Horien printzipioak eta Europar Batasuneko joera nagusiak.

23.– Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua. Curriculuma zehaztea eta zikloa, departamentua eta ikasgelaren programazioak.

24.– Ikastetxeen egiturazko eta antolakuntzazko elementuak. Taldeko aginte– eta irakasleen koordinazio-organoak ikastetxe publikoetan. Ikasle guztiei beren berariazko beharren araberako arretan laguntzeko antolakuntza-estrategiak.

25.– Ikastetxe publikoen zuzendaritza. Zuzendaritza-taldea. Zuzendarien hautaketa eta prestakuntza. Zuzendari-funtzioaren gaitasunak. Europako ikastetxeen zuzendaritza eta kudeaketa-ereduak.

26.– 0 eta 6 urte bitarteko ikasleen ezaugarri nagusiak. Haur Hezkuntzaren xedea. Helburuak, antolaketa eta pedagogia-printzipioak. Oinarrizko arauak.

27.– 6 eta 12 urte bitarteko ikasleen ezaugarri nagusiak. Lehen Hezkuntzaren xedea. Helburuak, antolaketa, pedagogia-printzipioak eta oinarrizko gaitasunak. Diagnostikoaren ebaluazio orokorra. Oinarrizko arauak.

28.– 12 eta 18 urte bitarteko ikasleen ezaugarri nagusiak. Bigarren Hezkuntzaren xedea. Helburuak, antolaketa, pedagogia-printzipioak eta oinarrizko gaitasunak. Curriculum anitzeko programak. Hasierako lanbide-prestakuntzako programak. Diagnostikoaren ebaluazio orokorra. Oinarrizko arauak.

29.– Batxilergoaren xedea. Oinarrizko arauak. Modalitateak eta hautazkotasuna. Ebaluazioa eta sustapena. Unibertsitatera sartzeko proba.

30.– Lanbide Heziketaren xedea. Oinarrizko arauak. Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Legea.

31.– Araubide Bereziko irakaskuntzak: hizkuntza-irakaskuntza, arte-irakaskuntza, kirol-irakaskuntza. Oinarrizko arauak.

32.– Helduen Hezkuntza. Urrutiko hezkuntza. Oinarrizko arauak.

33.– Hezkuntza-laguntzaren berariazko beharrak dituzten ikasleak. Pedagogia-printzipioa, eskolatzea eta berariazko programak.

34.– Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei buruzko arauak: sartzeko baldintzak, hautaketa, espezialitateak, esleipena eta mugikortasuna.

35.– Bigarren Hezkuntzako irakasleei buruzko arauak: sartzeko baldintzak, hautaketa, espezialitateak eta mugikortasuna.

36.– Ikastetxeak. Araubide orokorra irakasten duten ikastetxeen gutxieneko baldintzak.

37.– Ikastetxe pribatuak. Ikastetxe motak. Ikastetxe pribatuen baimena. Gaitasunak eta berezko izaera. Hitzartutako ikastetxe pribatuak. Arautzen dituzten xedapenak.

38.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren arabera funts publikoarekin sustengatuko ikastetxeetan ikasleen onarpena. Berdintasuna onarpen-arauak aplikatzerakoan. Eskolatze orekatua. Doakotasun-bermeak.

39.– Ikastetxeetako ikuskapena: proposamenak, joerak eta eskolak.

40.– Hezkuntzako ikuskaritza Espainian: azterketa historikoa.

41.– Hezkuntzako ikuskaritza Europar Batasuneko herrialdeetan: konparaziozko azterketa.

42.– Hezkuntzako ikuskaritzaren funtzioak eta eskuduntzak. Funtzionamenduaren oinarrizko arauak. Lanbide-deontologia.

43.– Ikuskaritza eta kontrola, ikastetxeen funtzionamenduaren ikuspegi pedagogiko eta antolakuntzakotik, baita horien programetan ere.

44.– Irakasle-lanen eta zuzendaritza-funtzioaren ikuskaritza. Teknikak eta tresnak. Etengabeko hobekuntzan laguntzea.

45.– Ikastetxeko ikuskariaren jarduteko moduak. Ikuskaritza-bisita.

46.– Ikuskaritza-txostenak. Txosten motak. Osatzeko eta izapidetzeko arauak.

47.– Zuzendaritza-taldeei, irakasleei eta irakasleen koordinazio-organoei aholkularitza eskaintzeko esku-hartze modalitateak. Hezkuntza-komunitatearen sektoreei informazioa ematea.

48.– Ikasleen ebaluazioa hezkuntza-sistemaren fase ezberdinetan. Irakaskuntza ezberdinek lortzen dituzten titulazioak. Oinarrizko arauak. Hezkuntzako ikuskaritzaren jarduera.

49.– Irakasleen irakasle-lanak ebaluatzea: helburuak, adierazleak, eragileak eta ebaluazio-tresnak. Ikuskaritzaren parte-hartzea irakasleen ebaluazioan.

50.– Zuzendaritza-funtzioa ebaluatzea: ereduak, helburuak, eragileak eta ebaluazio-tresnak. Hezkuntzako ikuskaritzaren jarduera.

51.– Ikastetxeen barne eta kanpo-ebaluazioa. Helburuak, estrategiak eta tresnak. Prozesuen eta emaitzen ebaluazioa. Ebaluazio-txostenak. Hobetzeko planak. Hezkuntzako ikuskaritzaren jarduera.

52.– Hezkuntza-sistemaren ebaluazioa: helburuak, esparruak, adierazleak eta tresnak. Diagnostikoaren ebaluazio orokorrak. Kudeaketa-organoak. Hezkuntza Ministerioaren Ebaluazio Institutua. Hezkuntzako ikuskaritzaren funtzioa hezkuntza-sistemaren ebaluazioan.

53.– Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea. Administrazio-prozeduren izapideak.

54.– Irakaskuntzaren programazio orokorrean parte hartzen duten organoak eta estatu mailako organo aholku-emaileak. Estatuko Eskola Kontseilua.

55.– Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko hezkuntza-gaitasunen banaketa. Estatuaren eskumenak hezkuntzaren alorrean.

Hezkuntzako Ikuskarien Kidegora sartzeko prozeduraren oposizio-aldiko gai-zerrendaren B zatia.

1.– Autonomia Erkidegoa Espainiako Konstituzioaren baitan. Autonomia Estatutua: egitura eta edukia. Hezkuntza-eskumenak. Autonomia Erkidegoaren hezkuntza-administrazioa. Egitura organikoa. Zuzendaritza-organo bakoitzaren eskumenak.

2.– Funtzio Publikoa dagokion hezkuntza-administrazioaren lurralde-eremuan. Funtzionarioen betebehar eta eskubide indibidualak eta kolektiboak. Bateraezintasun-arauak. Langileen, administrazio– eta zerbitzu-funtzionarioen eta, bereziki, irakasleen lan-baldintzei buruzko hitzarmenak eta akordioak. Lan-ordutegiak, lizentziak, oporrak eta baimenak.

3.– Dagokion hezkuntza-administrazioaren menpeko funtzionario eta langileen diziplina-araubidea. Hezkuntzako ikuskaritza-lanetan ondorioak. Diziplinako espedienteak: prozeduraren arauak.

4.– Gizarte-sektoreen parte-hartzea Hezkuntzan. Parte-hartze organoak. Dagokion hezkuntza-administrazioari dagokion Eskola Kontseilua: egitura, osaera eta funtzioak. Bestelako parte-hartze moduak.

5.– Hezkuntzako ikuskaritza dagokion hezkuntza-administrazioaren lurralde-eremuan. Antolakuntza eta funtzionamendua. Lanpostuetara sartzea eta hornitzea. Ikuskarien prestakuntza eta Ikuskaritzaren ebaluazioa.

6.– Hezkuntzako ikuskaritzaren Jarduteko Plana dagokion hezkuntza-administrazioaren lurralde-eremuan. helburuak, egitura eta jarduteko moduak. Jarduteko Planaren aplikazioa, jarraipena eta ebaluazioa.

7.– Haurren eskubideak. Adingabearen babes juridikoa dagokion hezkuntza-administrazioaren lurralde-eremuan. Adingabeen erantzukizun penala.

8.– Elkarbizitzarako eta gatazken prebentziorako hezkuntza eta horiek era baketsuan ebaztea. Bizikidetza-plana. Ikasleen eskubide eta betebeharrak dagokion hezkuntza-administrazioaren lurralde-eremuan.

9.– Ikastetxeetako zerbitzu osagarriak dagokien hezkuntza-administrazioaren lurralde-eremuan. Antolakuntza eta funtzionamendua gidatzen duten jarduteko printzipioak. Hezkuntzako ikuskaritzaren jarduerak zerbitzu horien plangintzan eta ebaluazioan.

10.– Ikastetxeen eskolatzearen plangintza, antolaketa eta ikuskaritza funts publikoek sostengatutako ikastetxeetan. Dagokion hezkuntza-administrazioaren lurralde-eremuan hori arautzen duen berariazko araudia.

11.– Haur Hezkuntzaren Curriculuma: helburuak, edukiak, pedagogia-metodoak eta ebaluazio-irizpideak.

12.– Lehen Hezkuntzako Curriculuma: helburuak, oinarrizko gaitasunak, edukiak, pedagogia-metodoak eta ebaluazio-irizpideak.

13.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Curriculuma: helburuak, oinarrizko gaitasunak, edukiak, pedagogia-metodoak eta ebaluazio-irizpideak.

14.– Batxilergoaren Curriculuma: helburuak, antolaketa eta pedagogia-printzipioak.

15.– Lanbide Heziketa. Helburuak. Sartzeko baldintzak. Eskaintzaren edukia eta antolaketa. Ebaluazio-irizpideak.

16.– Hezkuntza-laguntzaren berariazko beharrak dituzten ikasleen arreta eta eskolatzea dagokion hezkuntza-administrazioaren lurralde-eremuan. Identifikazio goiztiarra eta balorazioa. Eskolatze motak.

17.– Ikastetxeen zuzendaritza eta kudeaketa. Zuzendarien hautaketa eta izendapenaren prozedura dagokion hezkuntza-administrazioaren lurralde-eremuan. Zuzendaritza-funtzioari laguntza eta horren aintzatespena.

18.– Ikasleen heziketa-ebaluazioa, helburuei, edukiei, ebaluazio-irizpideei eta, hala badagokie, oinarrizko gaitasunei dagokienez. Ebaluazio motak eta ebaluaziorako tresnak. Ebaluazioa eta errekuperazioa. Ebaluazioa eta eskola-sustapena. Ikasleek irizpide objektiboekin bat etorri ebaluatzeko duten eskubidea. Hezkuntzako ikuskaritzaren jarduera.

19.– Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikastetxeetan. Horien erabilera administrazio– eta kudeaketa-alorretan eta tresna didaktiko gisa. Praktikak dagokion hezkuntza-administrazioaren lurralde-eremuan. Hezkuntza-ikuskaritzak horien sustapen eta hedapenean duten garrantzia.

20.– Hezkuntza– eta lanbide-orientazioa dagokion hezkuntza-administrazioaren lurralde-eremuan. Tutoretza, araubide orokor eta bereziko irakaskuntzetako irakaslearen funtzioaren zati gisa. Orientazio-departamentuen funtzioak eta hezkuntza– eta psikopedagogia-orientaziorako taldeak.

21.– Espainiako hizkuntza-eskubide eta betebeharrak. Konstituzioa eta Autonomia Estatutuak. Autonomia-lurraldeetako hizkuntza-koofizialtasuna. Hizkuntza-normalizazioren legeak. Jurisprudentzia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegora sartzeko prozeduraren oposizio-aldiko B zatiaren gai-zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administraziorena, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 43.3 artikuluak xedatutakoaren arabera.

22.– 1/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa. Egitura, printzipioak, xedeak eta edukia.

23.– 0 eta 3 urte bitarteko haurren hezkuntza. Zerbitzu horien eskaintza EAEko lurralde-eremuan: Udal haur-eskolak, pribatuak eta haurreskolak. Antolakuntza eta funtzionamendua.

24.– Unibertsitate-ikasketetarako, lanbide-heziketarako eta araubide bereziko irakaskuntzarako sarbide-probak.

25.– Hasierako lanbide-prestakuntzako programak. EAEko lurralde-eremuko programen tipologia eta ezaugarriak. Modulu orokor eta espezifikoen Curriculumak. Helduen Hezkuntzarako ikastetxeekin koordinazioa. Hasierako lanbide-prestakuntzako programetan aurreikusitako helburuak lortu ezin duten ikasleentzako gizarteratze eta laneratzerako prestakuntza-eskaintzak.

26.– Helduen hezkuntza eta urrutiko hezkuntza EAEko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sisteman: BAI, UBI, CEVAD, LH. Araudia, eskaintza eta planak. Ikastetxeen egitura eta antolakuntza.

27.– Araubide Bereziko irakaskuntza EAEko lurralde-eremuan. Egitura, antolakuntza eta curriculum-diseinua. Dagozkien espezialitateak adierazten dituzten ikastetxeak.

28.– Hezkuntzan esku hartzeko neurriak gutxietsitako egoera sozial edo kulturaleko ikasleentzat edo eskolara egokitzeko zailtasunak dituztenentzat. Ikasle horien eskolatzea. Ikasle etorkinen hezkuntza-laguntza eta trataera. EAEko lurralde-eremuko berariazko araudia. Curriculum-moldaketak.

29.– Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-mapa: lurralde-antolaketa, ikastetxe motak eta hezkuntza-eskaintzaren modalitateak. Ikastetxe publiko eta pribatuak sortzeko, baimentzeko, aldatzeko eta kentzeko araudia. Akordioak eta hitzarmena. Ikasleen eskolatzearen plangintza, antolaketa eta ikuskaritza funts publikoek sostengatutako ikastetxeetan.

30.– Bizikidetza Plana eta bizikidetzarako behatokia EAEn. Berdinen arteko, irakasleenganako eta ciberbuling-aren eskolako tratu txarren trataera berezia. Jarduteko protokoloak.

31.– EAEko hiru hizkuntzako Hezkuntzaren baitan esperimentazio-proiektuak. Atzerriko hizkuntzak bi eta hiru hizkuntzako proiektuetan txertatzea.

32.– Ikastetxeen barne eta kanpo-ebaluazioa. Prozesuen ebaluazioa eta ikastetxeko emaitzen ebaluazioa. Diagnostikoaren Ebaluazioa EAEn. Berrikuntzarako ebaluazioa aplikatzea eta hezkuntza-kalitatea hobetzea, Hobetzeko Planak. Hezkuntza-ikuskaritzaren esku-hartzea.

33.– Zuzendaritza-funtzioa ebaluatzea. EAEko arauak. Dimentsioak eta irizpideak. Hezkuntzako ikuskaritzaren esku-hartzea ebaluazio-prozesuetan.

34.– EAEko zentroetan kalitatea eta berrikuntza. Kalitatea kudeatzeko ereduak. Kalitate eta hobekuntza-programak EAEn.

35.– Irakasleen prestakuntza Autonomia Erkidegoaren baitan. Prestakuntza-planak. Erakundeak eta prestakuntza-modalitateak. Egitura eta funtzionamendua.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala