Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HERRIZAINGO SAILA
3123

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 29koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren ikuskapen eskalako eta oinarrizko eskalako funtzionarioentzat ikerketa kriminaleko ikastaroan sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duena.

Euskadin delinkuentziaren egungo errealitateak eta jarduera kriminaleko joera berriek (delitu informatikoak, ekonomikoak, ingurumenekoak, talde espezialistak edo krimen antolatuak) Ertzaintzaren modernizazio prozesu bati eta ikerketa lanen berrantolakuntzari ekitea aholkatzen dute. Jarduera kriminala prebenitzeko eta arrakasta berme nagusiekin aurre egiten laguntzeko ikerketa aktibo baten alde egitea bultzatzen da.

Ertzaintza Berrantolatzeko eta Modernizatzeko Planak, Ikerketa lanen inguruan, antolakuntza berriaren ildo estrategikoak diseinatu ditu, ikerketak bere antolakuntzan eta espezializazioan sustapen berri bat jasoko duela adostuz. Honetan hiru maila hartuko dira kontuan:

○ Ertzain etxeen erantzukizuna izango den oinarrizko mailako ikerketa.

○ Espezializazio mailako ikerketa, Herritarren Segurtasunerako Alorraren eta Krimen Gaietarako Poliziaren Alorraren arteko zerbitzu koordinatuen herriez gaindiko izaerako kudeaketarekin hasten dena.

○ Delitu-espezializazio altuko maila, ikertzaile oso espezializatuak eskatzen duen maila eta Krimen Gaietarako Polizia Alorreko Unitate zentralen erantzukizuna izango dena.

Errealitate berri honek Ikerketa Kriminalean prestakuntza ikastaroen planteamendu berri bat izatera eta prestakuntza diseinu berri bat egitera behartzen du; alde batetik, antolakuntzari dagokionez, Ertzaintzak maila desberdinekin hornitu behar du, eta bestetik, maila desberdin bakoitzeko lan eginkizunak ahalbidetzen dizkieten ezagupenak, trebetasunak eta/edo gaitasunak jasotzeari dagokionez, zehazki ertzainak beraiek trebatu behar dira.

Hori guztia kontuan harturik, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak, ezinbestean, gaur arte emandako prestakuntzari buruzko analisi eta hausnarketa bat egin behar ditu. Baita ere, aurre egin behar dio, espezializazioa lortzeko eta prestakuntza beharrizanei erantzuteko, gaitasuna duen prestakuntza sistema berri bat planteatzeari, ezarritako espezializazio maila (oinarrizkoa, maila ertaina, eta goi-maila) horiekin bat etorriz; xede horretarako prestakuntza jardueren baliozkotze eta homologazio tresnekin hornituz.

Ildo honi jarraituz, eta Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 7. artikuluan eta Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuko 54 eta ondorengo artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Kontseilu Arautzaileak urte horretarako Erakunde Autonomoaren Jarduerak 2012ko urtarrilaren 26ko bileran onetsi ondoren eta, ildo horretatik, Segurtasun sailburuordeak egindako eskaerari erantzunez, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzak Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako eta Oinarrizko Eskalako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko Ikastaroan sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten du.

Egun arte, Ikerketa Kriminaleko espezializazioko ikastaroetan sartzeko deialdietan parte hartu duten funtzionarioei ez zaizkie konputatuko parte hartzeko onartuak izan diren deialdiak, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza Araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 56. artikuluan ezarritako terminoen arabera. Horrela, orokorrean eta ondorio guztietarako, martxan jarriko da sistema honen konputu berria.

Hautaketa prozedura honetarako deialdia honakoak kontuan hartuz egiten da:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

1.– Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako eta Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko ikastaroan sartzeko, oposizio-lehiaketa sistema bitartez, hautaketa prozedurarako deia egiten da.

Deitutako ikastaroak espezializazio-ikastaro izaera du, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuko 54 eta ondorengo artikuluetan ezarritakoaren arabera.

2.– Deitutako plazak, guztira, 330 izango dira, honako eran banaturik:

○ 200 plaza, Ertzaintzaren agente kategoriako karrerako funtzionarioentzat.

○ 50 plaza, Ertzaintzaren agente lehena kategoriako karrerako funtzionarioentzat.

○ 50 plaza, Ertzaintzaren ofizialondoko kategoriako karrerako funtzionarioentzat.

○ 30 plaza, Ertzaintzaren ofizial kategoriako karrerako funtzionarioentzat.

Deitutako plazen kopurua handitu ahal izango da ikerketako espezialitateari atxikitako kategoria desberdinetan hutsik dauden lanpostuen arabera, hautaketa prozesu honen garapenean zehar gerta daitekeen edozein arrazoirengatik. Kopurua handituz gero, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 40.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Plaza-gehikuntza oinarri hauen bidez arautuko da eta hamaikagarren oinarrian, 3. puntuan, aurreikusitako izapidearen aurretik ezarri beharko da.

Bigarrena.– Izangaien betekizunak.

1.– Hautaketa prozeduran parte hartu nahi duen pertsona onartua izateko, ondoren zehazten diren baldintzak bete beharko ditu:

a) Aldez aurretik eskabidea bete.

b) Ondoko egoeretariko batean izatea:

b.1.– Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente Kategoriako 200 erreserbatutako plazetako hautaketa prozeduran parte hartzeko, kategoria horretan karrerako funtzionario izendatuta egotea eta kategoria horretako administrazio-egoera aktiboan izatea.

b.2.– Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena Kategoriako 50 erreserbatutako plazetako hautaketa prozeduran parte hartzeko, kategoria horretan karrerako funtzionario izendatuta egotea eta kategoria horretako administrazio-egoera aktiboan izatea.

● Aldi berean, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena kategoriarako erreserbatutako plazetako hautaketa prozeduran parte hartu ahal izango dute, eskabideak aurkezteko aldian, praktiketako agente lehena izendapenarekin administrazio-egoera aktiboan dauden funtzionarioek.

b.3.– Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialondoko Kategoriako 50 erreserbatutako plazetako hautaketa prozeduran parte hartzeko, kategoria horretan karrerako funtzionario izendatuta egotea eta kategoria horretako administrazio-egoera aktiboan izatea.

b.4.– Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizial Kategoriako 30 erreserbatutako plazetako hautaketa prozeduran parte hartzeko, kategoria horretan karrerako funtzionario izendatuta egotea eta kategoria horretako administrazio-egoera aktiboan izatea.

● Aldi berean, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizial kategoriarako erreserbatutako plazetako hautaketa prozeduran parte hartu ahal izango dute, eskabideak aurkezteko aldian, praktiketako ofizial izendapenarekin administrazio-egoera aktiboan dauden funtzionarioek.

c) Ebazpen hau argitaratzen denean, izangaia atxikitako lanpostuan gutxieneko iraunaldi baten menpe ez egotea, aldi hori beteta ez badago, edo eskudun organoak errenuntzia onartu ez badu, edo atxikipen bera eskatzen den beste lanpostu baterako parte hartu nahi ez bada, uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 65.5 eta abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren azken paragrafoko 5.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

d) I. eranskinean zerrendatutako deialdietako xede diren ikastaroetako bat ere egin gabe izatea.

e) BTP gidabaimena izatea.

2.– Prozeduran parte hartu nahi dutenek aurreko puntuan jasotako baldintza guztiak bete beharko dituzte eskariak aurkezteko epea amaitu aurretik, horien egiaztapena egin beharreko prozedura– aldiaren kaltean izan gabe.

3.– Hautaketa prozeduran onartua izateko eta parte hartzeko, nahikoa izango da izangaiek, beren eskabide orrian, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adieraztea, beti ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dituzte.

4.– Aurrekoa hala bada ere, hautaketa prozeduraren edo prestakuntza ikastaroaren edota praktika-aldiaren uneren batean, onartutako eta baztertzeko zerrenda egiten duen eskudun organoak jakingo balu izangaietariko bati deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzen bat falta zaiola, hautaketa prozeduratik kanpo utziko luke, eta hala badagokio, prestakuntza ikastarotik baztertu egingo luke, beti ere, interesdunari entzun ondoren.

Hirugarrena.– Eskabideak.

1.– Hautaketa prozeduran parte hartu nahi dutenek eskabide-orria bete beharko dute departamentuko Intranet –Gurenet– bitartez, helbide horretan eskuragarri dagoen eskabide eredua betez.

2.– Eskabideak aurkezteko epea, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 20 egun baliodunekoa izango da.

3.– Eskabidean zehaztu egin beharko dute zein hizkuntzatan egin nahi dituzten oposaketa-probak, gazteleraz edo euskaraz. Eskabide hori loteslea izango da oposizioko proba guztietarako.

4.– Merezimenduak eskabide-orrian alegatu beharko dira. Aurrekoa hala bada ere, Administrazio eragileak dituen merezimenduak ez dira egiaztatu behar izango, berak ofizioz egiaztatuko baititu.

Laugarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak Ikuskapen Eskalako eta Oinarrizko Eskalako plazetako hautaketa prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsiko ditu. Aipatutako zerrendak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean argitaratuko dira.

2.– Bazter utzitako izangai bakoitzari buruz, bazter utzi izanaren arrazoiak eman beharko dira aditzera behin-behineko zerrenda horretan. Erreklamazioak aurkezteko eta eskaerak izan ditzakeen akatsak zuzentzeko 10 asteguneko epea izango dute interesatuek.

3.– Ikuskapen Eskalako eta Oinarrizko Eskalako plazetako hautaketa prozedurarako aurkeztutako erreklamazioak onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendari behin betikotasuna ematen dion Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenean bertan onartu edo ezetsiko dira. Zerrenda horiek Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean argitaratuko dira.

Bosgarrena.– Epaimahai kalifikatzailea.

1.– Uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuan eta Euskal Herriko Poliziaren 4/1992 Legean aurreikusitakoen arabera, oposizio probak erabakitzeko, garatzeko eta ebaluatzeko Epaimahai Kalifikatzaile bat izendatuko da. Epaimahai hori mahaiburu batek, lau bokalek eta idazkari batek osatuko dute.

Epaimahai Kalifikatzailea osatzen duten kideen eta ordezkoen izendapena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki taulan argitaratuko da, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenaren bitartez.

2.– Epaimahai Kalifikatzailearen jardunak organo kolegiatuen funtzionamenduko araudi erregulatzailean indarrean diren xedapenak aintzat hartuko ditu.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. eta 29. artikuluetako moduan, Epaimahaikideek ez dute parte hartuko prozeduran eta izendatu dituen aginteari hala jakinaraziko dio, eta interesatuek haien errekusazioa eskatu ahal izango dute.

3.– Hautaketa prozedura osatzen duten proben eta merezimenduen garapena eta ebaluazioa Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio, autonomia osoz jokatuz. Epaimahai hori prozeduraren objetibotasunez arduratuko da eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du.

4.– Epaimahaiak aholkulari edo adituak hartu ahal izango ditu bere lanetarako, nahiz hautaketa proba guztietarako, nahiz baterako. Aipatutakoek euren espezialitateen barruan aholkuak eta laguntza teknikoa emango dituzte.

5.– Hautaketa prozedura garatzeko beharrezko diren neurriak hartu ahal izango ditu Epaimahaiak deialdi honetan finkatuta ez dauden guztietan, eta gainera, deialdiko oinarriak interpretatzeak eta aplikatzeak eta beren lanetarako jardunak sortu ahal dituzten arazo guztiei ebazpena emateko ahalmena izango du.

6.– Epaimahaiak ezin izango du deklaratu honako hau: onartutako izangaien kopuruak deialdiaren gai izango diren lanpostuen zenbatekoa gainditzen duela, alegia. Muga horretaz kanpo leudekeen proposamenak erabat legez kanpo egongo lirateke.

7.– Epaimahai Kalifikatzailearen Akordioak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan argitaratuko dira.

8.– Aipatutako Epaimahai Kalifikatzailean parte hartzen duenak, legez aurreikusitako ordainsaria izango du.

Seigarrena.– Hautaketa-sistema.

1.– Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da eta, horretan parte hartzen dutenen gaitasuna eta lehentasun-ordena zehazte aldera, oposizio- eta lehiaketa-prozedurak bata bestearen atzetik burutuko dira.

2.– Lehiaketa-fasea ez da baztertzailea izango eta horretan lortutako puntuak ez dira kontutan hartuko oposizio ariketa gainditutzat emateko ezta ariketotan lortutako emaitzak aldatzeko ere.

3.– Oposizio-lehiaketaren guztirako puntuazioa bere bi aldien gehiketatik lortutakoa izango da. Puntuazio hori gehitu egingo da euskararen ezagupenaren merezimendutik ondorioztatutako puntuazioagatik eta hautaketa-sisteman parte hartzen dutenen lehentasun-ordena zehaztuko du.

Zazpigarrena.– Oposizioa.

Oposizioa ondorengo probek osatuko dute:

1.– Ezagupenak baloratzeko proba.

Ariketa bat edo batzuk izango dira, Ebazpen honetako II. eranskinean agertzen diren gai zerrendari buruzkoak, Epaimahai Kalifikatzaileak zehaztutakoak.

Proba hau derrigorrezkoa eta baztertzekoa izango da, gehienez 50 punturekin baloratuko da eta gutxienez 25 puntu lortzen ez duten izangaiak bazter geratuko dira.

2.– Proba psikoteknikoa.

Polizia eginkizunetan ikerketa funtzioak betetzeko pertsonen gaitasuna eta egokitasuna zehazteko izango da. Honako ariketa edo ariketak izan daitezke: test psikologikoak, elkarrizketa pertsonalak, taldeko dinamikak edo bestelakoak; epaimahaiari egoki iruditzen zaizkionak. Proba hori hautaketa prozesuaren objetibotasuna eta razionaltasuna bermatzeko izango dira, baita ere, merezimendu eta gaitasun printzipioetara egokitzeko.

Proba hau, nahitaezkoa, gehienez 50 punturekin baloratuko da.

Zortzigarrena.– Oposizioko proben garapena.

1.– Probak ezin izango dira hasi, harik eta deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabete igaro arte.

2.– Lehenengo ariketa egiteko eguna, ordua eta tokia, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan iragarriko dira, zazpi egun natural lehenago gutxienez. Gainerako ariketen segidako iragarpenak gutxienez hirurogeita hamabi ordu lehenago argitaratuko dira Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan.

3.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Epaimahai Kalifikatzaileak erabaki ahalko du deialdi hau osatzen duten probak eta ariketa guztiak finkatutakoaz bestelako hurrenkera batean egitea, baita egun berean proba batzuk burutzea ere. Kasu horretan, proben eta/edo ariketen emaitzak deialdiaren oinarrietan ezarritako ordenan argitaratuko dira. Bakar-bakarrik argitaratuko dira aurreko ariketak gainditu dituztenen proba eta/edo ariketa bakoitzaren emaitzak, zazpigarren oinarrian ezarritako ordenari jarraituz. Probak egitea zerbitzuaren beharrekin bateragarria izan dadin, Epaimahai Kalifikatzaileak erabaki dezake izangaiek probak hainbat txanda eta tokitan egitea.

4.– Automatikoki hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko dira Epaimahaiaren deiaren arabera ezarritako ordu, egun eta lekuan nahitaezko probak eta/edo ariketak egitera agertuko ez direnak, ez aurkezteko arrazoi gaindiezinak izanda ere. Arau bera aplikatuko zaie nahitaezko edozein proba eta/edo ariketa hasi ondoren azalduko direnei.

Nahitaezko probaren batek ariketa bat baino gehiago balu, ez agertzetzat joko da haietariko batera ez aurkeztea edo berandu azaltzea.

5.– Parte-hartzaileak proba guztietara aurkeztu beharko du bere nortasuna egiaztatzen duen agiria aldean daramala. Epaimahai Kalifikatzaileak edozein unetan agiri hori erakusteko eska diezaioke.

6.– Proben emaitzak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean argitaratuko dira Epaimahai kalifikatzailearen Akordioaren bitartez. Eskala desberdinetako plazetan parte hartzen duten izangaien emaitzak bereiziko dira.

Bederatzigarrena.– Lehiaketa.

1.– Lehiaketa fasearen kalifikazioa oposizioa gainditu dutenei baino ez zaie ezarriko.

2.– Bakarrik ebaluatu ahal izango dira eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehenago lortutako merezimenduak.

3.– Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza araudia onartu zuen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, merezimendutzat ezin izango dira hartu deialdian parte hartzeko eskatutako eskakizunak eta baldintzak.

4.– Oposizio fasean gainditutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu eta batera, lehiaketa fasean baloratzeko egoki iruditzen zaizkion merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko 10 egun balioduneko epea ezarriko zaie izangaiei, baita ere, hala dagokionean, euskararen ezagupenak egiaztatzeko ere. Gainditutakoek Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte baloratu beharreko merezimenduak egiaztatzen dituzten jatorrizko agiriak edo horien kopia konpultsatuak.

5.– Lehiaketa fasean merezimenduak guztira 45 punturaino baloratuko dira, baremo honen arabera:

1.1.– Lanbide-historiala gehienez 35 punturaino baloratuko da. Ondorio horietarako aintzat hartuko da Ertzaintzako lanpostuetan betetako zereginak eta polizia-lanarengatik jasotako aitorpenak.

1.1.1.– Lanpostuetan egindako jarduerak edo lanak baloratuko dira, baldin eta Ikerketa kriminaleko lanak egiten diren Ertzaintzaren lanpostu zerrendaren araberako lanpostuetan egin badira eta lanpostu horiek Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen duen 388/1998 Dekretuaren II., III. eta IV. kapituluetan aurreikusitako moduetako edozein erabiliz lortu badira.

● Lanpostu bakoitza Ertzaintzaren lanpostu-zerrendan jasotako lanpostu-kodeaz identifikatuko da. Lanpostu-kode baten dotazio desberdinak ez dira lanpostu desberdintzat joko.

● Atal hau gehienez 20 punturekin baloratuko da, hain zuzen, zerbitzu-hilabete bakoitzeko 0,30 punturekin (unitatea baino txikiagoak diren zatikiak baztertuta utzita).

1.1.2.– Lanpostuetan egindako jarduerak edo lanak baloratuko dira, baldin eta Ikerketa kriminaleko lanak egiten ez diren Ertzaintzaren lanpostu zerrendaren araberako beste lanpostuetan egin badira eta lanpostu horiek Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen duen 388/1998 Dekretuaren II., III. eta IV. kapituluetan aurreikusitako moduetako edozein erabiliz lortu badira.

● Lanpostu bakoitza Ertzaintzaren lanpostu-zerrendan jasotako lanpostu-kodeaz identifikatuko da. Lanpostu-kode baten dotazio desberdinak ez dira lanpostu desberdintzat joko.

● Atal hau gehienez 10 punturekin baloratuko da, hain zuzen, zerbitzu-hilabete bakoitzeko 0,20 punturekin (unitatea baino txikiagoak diren zatikiak baztertuta utzita).

1.1.3.– Polizia-lanarengatik jasotako aitorpenak gehienez 5 punturaino baloratuko dira. Hurrengo aitorpenak jaso izana baloratuko da:

a) Polizia-lanarengatiko domina: 3 puntu.

b) Polizia zerbitzuagatiko diploma: 2 puntu

c) Zorion-adierazpena: puntu 1.

1.2.– Antzinatasunaren merezimendua Herrizaingo Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzan dauden datuen arabera baloratuko da. Hori hala izanik, Ertzaintzan emandako antzinatasun-urtebete bakoitza 0,5 punturekin baloratuko da (unitatea baino txikiagoak diren zatikiak baztertuta utzita), eta gehienezko puntuazioa inola ere ezin izango da 10 puntutik gorakoa izan.

Hamargarrena.– Euskararen ezagutza-maila baloratzea.

Euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da eta 8 puntu emango zaizkio eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenei edo hala baliokidetu zaienei, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateraturatuko mailekin parekatzeko azaroaren 9ko 297/2010 (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zk.) Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hautaketa prozesuaren garapenean ez da euskararen ezagutza egiaztatzeko inolako probarik egingo.

Hamaikagarrena.– Oposizio-lehiaketako azken kalifikazioa.

1.– Oposizio-lehiaketako azken puntuazioa bi faseetan lortutakoaren batuketa izango da, baina horri gehituko zaio merezimendu gisa euskara-ezagutzaren ebaluaziotik sortuko dena eta horrexek zehaztuko du hautaketa-prozedurako parte-hartzaileen lehentasun-ordena.

2.– Sailkapeneko ordenan puntuazio berdinketak ondorengo irizpideen arabera ebatziko dira, hain zuzen ere, irizpideak ezartzen diren ordenan:

a) Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako.

b) Puntuazio hobea oposizio faseko ezagupen proban.

c) Antzinatasun handiagoa Ertzaintzan.

3.– Hautaketa-prozedura osatzen duten proba eta merezimenduen sailkapena amaituta, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko dira eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari bidaliko dizkio:

a) Hautaketa-prozedura gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuaziorik altuenetik baxuenera ordenatuta. Kategoria desberdinetako plazetan parte hartzen duten pertsonen emaitzak desberdinduko dira.

b) Hautatutako pertsonen zerrenda, hautaketa-prozedura gainditu dutenek eta deitutako plaza-kopuruaren barruan sartzen direnek osatzen baitute. Kategoria desberdinetako plazetan parte hartzen duten pertsonen emaitzak desberdinduko dira.

4.– Aipatutako argitalpenaren eta Ikerketa Kriminaleko Ikastaroan sartzearen artean, hautatutako izangaien zerrendan edozein zirkunstantziagatik aldaketaren bat izanez gero, aldaketa hori zehazten duen Ebazpena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-taulan jendaurreratuko litzateke.

Hamabigarrena.– Betekizunak egiaztatzea.

1.– Hautatutako izangaiek, 11.3.b) oinarrian aurreikusitako zerrenda argitaratu eta ondorengo hamabost eguneko epean, deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak eta betekizunak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritzan. Doakionaren eskariz, eta horretarako bidezko arrazoirik badago, izendapena egiteko aginpidea duen organoak epe hori luzatu ahal izango du. Epe horrek ez ditu hamar egun baino gehiago izango.

2.– Aurreko azpiatalean adierazitako epearen barruan, eta halabeharrezko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenek, edo agiri horiek aztertuta eskatutako baldintza edo betekizunen bat ez dutela ikusten bada, ez dute izendapenik jaso ahal izango. Ondorioz, eraginik gabe geratuko dira horien jarduera guztiak, eta izendapena lortzeko izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, behin-betiko sailkapen hurrenkerako lehenespenari jarraituz, horien lekua hartuko dute baliogabetze horren ondorioz, deitutako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiek, eskatutako baldintza eta betekizunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hamahirugarrena.– Ikerketa Kriminaleko Ikastaroa.

1.– Hamaikagarren oinarriaren arabera hautatutakoei Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpen baten bidez egingo zaie deia Ikerketa Kriminaleko Ikastaroa egiteko.

Hautatutako izangaien zerrendan deialdian eskatutako betekizunak ez izateagatik edo errenuntziagatik sortutako lanpostu hutsak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpen baten bidez bete ahal izango dira, lehentasun ordenaren arabera hurrengo dauden izangaiekin, deitutako plazak bete arte.

2.– Hautatutakoak segidako txandetan banatu ahal izango ditu Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak, hautaketa prozedura honetan lortutako lehentasun ordenaren arabera.

3.– Interesatuei ikastarora etortzeko jakinarazpena, Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren bidez, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak berak egingo die.

4.– Ikerketa Kriminaleko Ikastaroa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian egingo da eta ikastaro hau Ikasketa plangintzan aurreikusitakoaren arabera burutuko da.

5.– Ikastaroaren azken emaitza gai edo ez gai izango da eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki taulan jendaurreratuko da.

Hamalaugarrena.– Lanpostu hutsak betetzea Ikerketa Kriminalean.

Ikastaroa gainditzen duten ikasleak derrigortuta egongo dira Ikerketa Kriminaleko espezialitatea eskatzen duten lanpostu huts guztietan izena ematera. Horrela egin ezean, deitutako lanpostu horietako edozeinetara atxikitu ahal izango da ikaslea.

Hamabosgarrena.– Azken xedapenak.

1.– Hautatutako izangaia ikasle gisa dagoenean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Araudiaren Erregelamenduko barne erregelamendu eta diziplinazkoaren arauen menpe izango da. Araudi horrek gehigarrizko izaera edukiko du, hain zuzen, Euskal Herriko Poliziaren Kidegoen Diziplinazko Erregelamenduko Arauetan, egintza ikasle-diziplina baino gehiago izan ahal den kasuetan.

2.– Funtzionarioek Ikerketa Kriminaleko Ikastaro baten parte hartu ahal izango dute gehienez hiru deialdiren barruan. Deialdi bat agortutzat eta konputagarritzat joko da, funtzionarioa deialdi horretan parte hartzera baimentzen bada, ez bertaratzea edo ikastaroa ez amaitzea behar bezala justifikatutako nahi gabeko arrazoiren batengatik izan ez bada. Horrelakoetan, deia egiten duen organoak askatasun osoz hartuko du erabakia.

3.– Bigarren Oinarriko bigarren paragrafoan –lehen puntua, b.2 idatzi-zatia– ezarritakoa aplikatuz, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena Kategoriako karrerako funtzionario izendapena lortzen ez duten eta hautaketa prozedura honetan parte hartzen duten praktiketako agente lehenak bazter utziko dira hautaketa prozedura honetatik, parte hartzeko betekizunak bat-batean ez betetzeagatik.

Tratamendu bera aplikatuko zaie Bigarren oinarriko bigarren paragrafoan –lehen puntua, b.4 idatzi-zatia– ezarritako hautaketa prozedura honetan parte hartzen duten eta Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizial Kategoriako karrerako funtzionario izendapena lortzen ez duten praktiketako ofizialei.

4.– Ebazpen honen kontra, bide administratiboari amaiera ematen diona, interesatuek Administrazio Auzigaietako Errekurtsoa jarri ahal izango dute, hain zuzen, eskumena duen Administrazio Auzigaietako Epaitegiari zuzenduta. Hori guztia, Administrazio Auzigaietako Jurisdikzioari buruzko Arautzeko Legearen 14. artikuluaren arabera egingo da, eta horretarako, bi hilabeteko epea izango dute, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuta agertzen den hurrengo egunetik hasita.

Honako deialdi honi, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko organoei, Epaimahai Kalifikatzailearen jardunari eta beroni darion edozein ekintza administratiboei aurka egin ahal izango die interesatuek, Administrazio Prozedura Erkidearen Araudi Erregulatzailean aurreikusitakoen arabera.

Arkauti, 2012ko ekainaren 29a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

I. ERANSKINA

Ebazpena, 1994ko urtarrilaren 4koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako kideentzat ikerketa kriminaleko oinarrizko ikastaroan sartzeko hautaketa probak deitzen dituena (1994ko EHAA, 4. zk.).

Ebazpena, 1995eko azaroaren 21ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko Oinarrizko Ikastaroan sartzeko oposizio-lehiaketarako deia egiten duena (1995eko abenduaren 22ko EHAA, 243. zk.).

Ebazpena, 1996ko abenduaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko Oinarrizko Ikastaroan sartzeko oposizio-lehiaketarako deia egiten duena (1997ko urtarrilaren 14ko EHAA, 8. zk.).

Ebazpena, 1997ko otsailaren 21ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Argiketetan Espezializatzeko Ikastaroa egin eta Espezialitate horretan plaza jabetzan betetzen duten Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko Oinarrizko Ikastaroan sartzeko oposiziorako deia egiten duena (1997ko martxoaren 3ko EHAA, 42. zk.).

Ebazpena, 1998ko urtarrilaren 16koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko Oinarrizko Ikastaroan sartzeko oposizio-lehiaketarako deia egiten duena (1998ko otsailaren 11ko EHAA, 28. zk.).

Ebazpena, 2003ko martxoaren 10ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente Kategoriako karrerako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko Oinarrizko Ikastaroan sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duena (2003ko apirilaren 12ko EHAA, 79. zk.).

Ebazpena, 2007ko otsailaren 13koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente Kategoriako funtzionarioentzako Orotariko Ikerketa Kriminalari buruzko I. Ikastaroan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duena (2007ko otsailaren 23ko EHAA, 39. zk.).

Ebazpena, 1996ko uztailaren 24koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Krimen Ikerketarako ofizial-ondoko izateko, Ertzaintzako Ikuskaritza Eskalako ofizial-ondokoei espezializazio ikastarora sartzeko oposaketarako deia egiteko dena (1996ko irailaren 6ko EHAA, 172. zk.).

II. ERANSKINA
GAI-ZERRENDA

1.– Zigor Zuzenbidea. Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege organikoa.

Atal orokorra

● Arau hauste penala: delituak eta faltak.

● Delituaren egikaritze-mailak.

● Erantzukizun kriminaletik salbuesten duten kausak.

● Erantzukizun kriminala arintzen duten inguruabarrak.

● Erantzukizun kriminala larritzen duten inguruabarrak.

● Ahaidetasun-inguruabar mistoa.

● Delitu eta faltengatik erantzukizun kriminala duten pertsonak.

Aparteko atala

Delituak

● Giza hilketa eta erak.

● Lesioak.

Askatasunaren aurkako delituak.

Sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituak.

Ondarearen eta gizarte- eta ekonomia-ordenaren aurkako delituak.

● Faltsutzeak.

Faltak

● Pertsonen aurkakoak.

● Ondarearen aurkakoak.

2.– Prozesal Penala.

Prozedura Kriminalaren Legea.

● Epaile eta epaien konpetentziak.

Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoa.

● Organo Judizialen eskuduntzak.

Probintzia-auzitegiak.

Instrukzioko epaitegiak.

● Zigor-arloko epaitegiak.

● Bake-epaitegiak.

3.– Euskal Herriko Poliziari Buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea.

Kode Deontologikoa.

4.– Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legea.


Azterketa dokumentala