Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
3124

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Haren bidez, Fondo Formación Euskadi, S.L.L. enpresari Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen Izaera onartzeko dena.

Azaroaren 8ko 424/1994ko Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundea figura sortu zen, aukera-berdintasunaren alde gizartean eta lan-munduan sor daitezkeen ekimenak indartzeko eta eremu horretan erakundeek egin duten lana aitortzeko.

Dekretu horren itzalpean, Fondo Formación Euskadi, S.L.L. enpresaren ordezkaritzan Amaia del Teso andreak aurkeztutako eskabidea ikusita eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiria balioetsi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fondo Formación Euskadi, S.L.L. enpresari Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzea, 424/1994 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiria oinarri hartuta (424/1994 Dekretua, azaroaren 8koa, «Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» figura sortzekoa).

Bigarrena.– Aitorpena indarrean dagoen artean, Fondo Formación Euskadi, S.L.L. enpresa aitorpen horretaz balia daiteke egokitzat jotzen duen irudizko korporazio-osagai orotan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 1a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.


Azterketa dokumentala